ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUEGOS Y DEPORTES TRADICIONALES

  • Jaulkipen-data: 05/06/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 144 x 86 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,43 €
  • Tirada: 500.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

Ia nazio osoan jokatzen den boloen jokoa jaurtiketa zehatzen kirol edo joko tradizionalen artean sailka dezakegu. Antzinako Egipton jokatzen zena, boloen jokoa oso ospetsua izan zen Erdi Aroan eta Berpizkundean, Europa osoan zehar. Baina, XX. mendean ez zen asko jokatzen, ordea. Hala ere, Kantabriar Erlaitzean, Gaztela eta Leonen, tradizio luzeko ohitura izan da beti ere. Jokoaren modalitateen artean, filateliak hiru ezagunenak bildu ditu hiru zigiluz eta balio postalik ez duten hiru binetaz osaturiko orri bloke honetan.

20620081

Palma Boloa, Kantabrian eta Asturiasen sortu zena, XVIII. mendean bi Gazteletan zehar hedatu zen. Jolasteko lurra hiru zatitan banatuta dagoen 30-34m luze den bolatoki bat da. Hauek dira hiru zatiak: kutxa, boloak jartzen diren lekua; jaurtiketa eremua eta birla eremua. Bolak biribilak dira, palma jaurtiketakoak, poloetatik zapalagoak izan daitezkeenak eta 1,8 eta 2,2 kg bitartean pisa dezaketenak. Boloek buru esferikoa eta konoenborkara forma dute. Modalitate honetan bederatzi bolo erabiltzen dira eta emboque deritzon txikiago bat. Jokoak bi fase ditu: botatzea eta birlatzea. Lehenengoan, bolak kutxara iristeko jaurtikitzen dira, edo handik hurbilenen gelditzeko gutxienez, boloak bota edo emboque egiteko. Birlatzeko fasean, bola bera jaurtitzen da boloak botatzeko eta kutxara iristeko bola gelditu zen lekutik. Leoneko Boloa da Gaztela eta Leonen garrantzitsuena. Bolatokia 25-30m luze da eta bi zatitan dago bananduta: kastroa, boploak jartzen diren lekua, eta jolas-eremua. Boloek konoenborkara itxura dute eta bederatzi handi eta miche deritzon txiki bat daude. Jolasteko modu horrek ertz biribilduak dituen bola erdiesferikoa erabiltzen du, berezitasun aipagarri bezala, egur gogorrez dagoelarik egina eta 0,80-1 kg pisatzen duelarik. Jolasteko modua, aurrekoaren oso antzekoa da, jaurtiki eta birlatu faseek osatzen dutelarik. Asturiar Boloa edo kuatreadakoa, izen bereko zona geografikoan jokatzen da. Kirol horretan, bolatokia 25m luze da eta hiru zatitan dago banandua: jaurtitzeko zona, tartekoa eta kastroa, boloak jartzeko erabiltzen den aurreko zirkunferentzia trunkatua. Boloek forma konikoa dute, buru esferikoarekin, eta bederatzi handi eta biche deritzon txikia behar dira jolasteko. Bolak esferikoak dira, behatza sartzeko zulo bat dutenak eta 0,60-0,80kg pisatzen dituztenak. Aurrekoek ez bezala, fase bakar bat du jokoak.

Partekatu zure sareetan