ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

BAILES POPULARES. EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-IRLANDA

  • Jaulkipen-data: 07/11/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 49,8 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 120 x 76 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,60 y 0,78 €
  • Tirada: 500.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

Espainia-Irlandaren elkarren arteko jaulkipena Dantza Herrikoiei eskainita dago: Flamenkoa Espainiaren aldetik eta Irish Dance (Dantza Irlandarra) Irlandaren aldetik. Zigiluek bi dantzen eszenak irudikatzen dituzte.

21120081

Flamenkoaren jatorria ezezaguna bada ere, kontu jakina da dantza, kantu eta musika horrek gora egin eta oso garapen garrantzitsua izan zuela Andaluzian XVIII. mendetik aurrera. Herri xeheak, eta batez ere ijito jendeak, hain harrera ona egin zion, non herrialde osoan zehar zabaldu zen eta haren ospeagatik mundu osoan kultura espainiarraren erreferenteetako bat bilakatu zen. Hala ere, 1869a eta 129a artean genero horrek goren puntua jo zuen. Horregatik garai horri Flamenkoaren urrezko aroa esaten zaio. Dantza honek etengabe aldatu da denboran zehar, baina beti gitarraren laguntza behar du, tresna horren soinu-kalitateak dantzaren eboluzio eta aldi guztiek euskarri duten konpas egokia markatzen du-eta. Kantuaren laguntza ere oso inportantea da musika-tresnarentzat dantza garatzerakoan. Haiek biltzean plastikotasunez beteta dagoen ikuskizun bat lortzen da, non orpoketak eta zapateado delakoak parte hartzen duten, baita gorputzaren birek eta itzuli-erdiek ere, joan-etorriek eta lekualdatzeek, besoen, buruaren eta eskuen mugimendu konpasdunek. Flamenkoak bere lekua eduki zuen patio, festa eta erromerietan, baina geroago bere esparrua tablao direlakoetan, tabernetan eta kafe-kontzertuetan aurkituko zuen. Gaur egun daukan estimuari esker toki aparta du auditorium, areto eta antzokietan. Irish Dance edo Dantza Irlandarraren jatorria ere antzinakoa da, eta Irlanda osoan dantzatzen da. Haren ezaugarriak oinen pausu eta mugimendu arinak dira, enborra eta besoak geldo direlarik. Dantza honek gora egin zuen zinema eta telebista iritsi baino lehen, baserri eremuetan batez ere, hor house dance edo crossroad dance izenekoak dantzatzen ziren-eta; bi bikotek aurrez aurre dantza egiten zuten musikari ibiltariek jotzen zituzten erritmoen soinura. Dantzok aire zabalean egin ohi ziren. Gero, 90. hamarkadan, joera modernoago bat sortu zen, Riverdance eta Lord of the Dance Dantza Konpainiek eszenatokira eraman zutena, hain zuzen; ohiko dantza irlandarra abiapuntu harturik, zenbait berrikuntza sartu dituzte. Conor Walton artista dublindarrak Irlandako zigilua diseinatu du; Espainiakoa, berriz, Jesus Sanchez Estudioaren lana da.

Partekatu zure sareetan