ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Camelia y Pito real

  • Jaulkipen-data: 10/01/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: 0,31 € (Pito real) y 0,60 € (Camelia)
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos

Landaretza sorta itsaskorra Kameliaren irudia erreproduzitzen du, eta Fauna aldiz, Okil berdeari eskainia dago.

30120081

Theaceae familiako landarea edo zuhaixka da kamelia eta Camellia generoari dagokio. Linneok eman zion izen hori G.J. Kamel-en ohorez, Filipinasetan landare hori bildu zuen farmazialari jesuita. Japoniako kamelia izenaz ere ezagutua, ekialdeko Asiakoa da, nahiz eta ezagutzen diren espezien gehienak Txinakoak izan. Garaiera handia hartzen du, 5 eta 10 m. artekoa, eta hosto peziolatuak, obalatuak, lodiak eta horzdunak ditu. Gainera sendoak dira, berde ilun bizia dute eta oso distiratsuak dira. Muturreko loreak ditu, eta banaka zein binaka ager daitezke. Horien tamaina aldagarria da, 2 eta 10 cm. bitarteko diametroa izan dezakete. Kolora osatzen duten petalo ilara bat du eta kolorea aldagarria da; gorriak izan daitezke, zuriak eta larrosak.

30120082

Fauna seiluak Okil berdearen edo Picus viridisen irudia erabiltzen du, Picadae familiako hegazti bat, kolore biziko lumak dituena. Bere burua pileo gorri batek markatzen du, eta arra edo emea den, bibotea gorria edo beltza izan daiteke. Piku luzea eta gogorra du, horrenbestez, zuhaitzen enborra zula eta txirbila atera dezake, egindako zuloan bere habia jartzeko. Mihi luzea dauka, 15 cm-tara ere hel daitekeena, eta larbak nahiz intsektuak harrapatzen ditu berekin. 30 cm-ko luzera eta 200 gr. pisatzen duen hegazti honen hegada uhindua da, eta baso mistoa eta larrez zein zuhaitzez betetako goldatze lurrak du habitarik gogokoena. Maiatza eta uztaila bitartean ugaltzen da, eta bere urteko arrautza-multzo bakanean bost bat arrautza txitatzen ditu. Haren apeuak danbolin soinua du, pikuak zuhaitzen enborraren kontra talka egiten duenean.

Partekatu zure sareetan