ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUEGOS Y DEPORTES TRADICIONALES

  • Jaulkipen-data: 16/05/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25 sellos + 25 viñetas
  • Zigiluen posta-balioa: 0,43 €
  • Tirada: 500.000
  • Horzduna: 13 3/4

Indar fisikoaren erakusketak dira, harriak jasoz, harriak herrestan eramanaz edo garraiatzeaz, Euskadi eta Nafarroako kirol eta joko tradizionaletariko batzuk. Igorpen hau harria jasotzeari eskaini zaio, “Arrijasoketa”-ri, zonako adierazgarrienetarikoa delako.

30520081

Arrijasoketaren jatorriaren inguruan dokumenturik ez dagoela eta, proba horiek harrobietako lanari eta lur eremuak harrien bitartez mugatzeko ohiturari lotuta daudela pentsatzera eramaten gaituzte. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Victor Zabalak –Arteondo gaitzizena zuenak – eraman zuen lehendabiziko aldiz harrien jasotzea herriko enparantzetara eta harrien pisuak zein bolumenak kirol praktikarako finkatu zituen hark. Arteondoren izenaz gain badira beste hainbat harrijasotzaile ezagun , Jose Manuel Ibar “Urtain” eta Iñaki Perurena esaterako, bere errekorrak gainditu eta 325kg-tik gora jarri zituenak. Harrijasotzaileek erabiltzen dituzten harriak lau modutakoak izan daitezke: zilindrikoa, pisuan ibilbide handiena duena, 4 arrotik (50kg) 10 arrora doana (125kg); kubikoa, eusteko lekurik ez duen kubo edo sei aurpegiko hexagono itxura duena eta 10 eta 17 arroren bitarteko pisua duena (125 eta 212,5kg); laukizuzena, 10 eta 25 arro bitartekoa, pisu handieneko errekorrak lortzeko erabiltzen dena; eta, azkenik, esferikoa, bola deritzona, jasotzea errazten duen eusteko lekurik ez duena eta 9 eta 10 arroren bitarteko pisua duena. Harriak jasotzen dituztenak bata bestearen ondoren jarduten dute, inoiz ere ez aldi berean, eta proba denbora zehatz batean ahalik eta jasoaldi gehien egitean datza. Atletak harria bere sorbalda baten gainean lerrokaturik utzi arte jasotzen du, izterren, sabelaldearen eta bularraren laguntzaz. Proba baliozkoa izan dadin, harria aurrerantz bota behar da, harez betetako zakuen edo erorketa moteltzen duen beste sistema baten gainera. Harrijasoketak herriko festetan eta gertakarietan sustrai oso sakonak ditu eta, ondorioz, araututako txapelketa ofizialak ere ospatzen dira. Zigiluak eta binetak, harrijasotzailearen eta haren ondoan harria hurrengo lehiakidearentzat prestatzen laguntzen duenaren irudia erreproduzitzen dute.

Partekatu zure sareetan