ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

BEIJING 2008. JUEGOS OLÍMPICOS. A.D.O. (ASOCIACIÓN DEPORTES OLÍMPICOS)

  • Jaulkipen-data: 08/07/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,31 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

XXIX. Joko Olinpikoak, aurten Txinako Beijing hirian egingo dituztenak, dira zirkulazioan jarri duten seiluaren gai nagusia. Haren bidez, kirol arloko balioak, olinpismoa eta ADOk (Kirol Olinpikoen Elkartea) goi mailako lehiaketa garatzeko eta sustatzeko eskaini ohi duen laguntza nabarmendu nahi dute.

30720081

Datu ofizialen arabera, 28 diziplina olinpikok, 16.000 kirolarik eta 203 herrialdek baieztatu du abuztuan egingo dituzten Beijingeko Olinpiadetan hartuko duela parte. Joko horien egoitza nagusiaz gain (bertan dago estadio olinpikoa, Pekineko "habi-estadioa" deitu ohi zaiona kanpoaldea osatzen duten eta elkarri lotuta dauden sareen egitura dela-eta, eta baita uretako zentro nazionala ere, igeriketako probak egingo dituztena), beste sei herrialde ere azpiegoitza bihurtuko dira zaldiketako, belako eta futboleko txapelketak egiteko: Hong-Kong, Shanghai, Qingdao, Tianjin, Qinhuangdao eta Shenyand. Espainiako kirola atletarik onenek ordezkatuko dute diziplina ugarietan. ADOk (Kirol Olinpikoen Elkartea) bere laguntza eskaini die atleta guztiei. Kirol erakunde hau, irabazi asmorik ez duena, 1988. urtean sortu zuten eliteko kirolariei emaitzak hobetzen laguntzeko beharrezko baliabide teknikoak eta ekonomikoak eskuragarri jartzeko asmoz. Elkartea sortu eta berehala iritsi zen erantzuna eta Bartzelona’92ko Joko Olinpikoetan, Espainiako atletek, lehen aldiz, 22 domina olinpiko eskuratu zituzten. ADO hiru erakunderen elkarteak osatzen du: Kirolen Kontseilu Gorena (CSD), Espainiako Batzorde Olinpikoa (COE) eta Radiotelevisión Española (RTVE). Guztira, prestigio handiko 14 enpresaren finantza arloko laguntza jaso ohi du eta haiek eskaini ohi dituzte kirol programak betetzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta ekonomikoak. Seiluan jauzi egiten ari den atletaren irudia eta legenda hau agertzen dira: Beijing 2008. Eskuinean, aldiz, ADOren akronimoa, uztai olinpiko enblematikoak eta Espainiako banderaren koloreak agertzen dira.

Partekatu zure sareetan