ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EXPO ZARAGOZA 2008

  • Jaulkipen-data: 22/02/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,31 €
  • Tirada: Ilimitada

2008ko Zaragozako Nazioarteko Erakusketaren gaiaren ardatza Ura eta garapen iraunkorra izango da, eta Aragoiko hiriburuan egingo da, ekainaren 14tik irailaren 14ra bitartean. Gertaera ospetsu horren aurrerapen gisa, Correosek, dagoeneko 2008ko Zaragozako Expoaren logotipoa eta maskota agertzen duen seilua igorri zuen, eta orain, Zubi Pabiloiaren eta Uraren Dorrearen irudiak agertzen ditu igorpen honetan. Gune bi horiek Nazioarteko Erakusketa hau izango denaren ikur edo ikonotzat joko dira etorkizunean.

40220081

Zubi Pabiloia Zaha Hadid irakiarraren eta Arup ingenieria enpresaren lana da. Hadid-ek egindako diseinu erradikala da, eta haren ebakidurak itxura organikoa du, txirikordatua, estilizatua, oso, eta lerromakurra da, diamante edo gladiolo baten antza duela. Ebro ibaiaren eskuineko aldetik, erakusketa barrutira sartzea ahalbidetzen duen oinezkoentzako igarobide batean datza. Ibaiak bi tarteetan gurutzatzen du, eta pabiloia ur-bazter bietan nahiz ibairen ibilguan dagoen irla zentralean sostengatzen da. Zubi Pabiloiak, erakusketaren giltzarrietako bat denak, Expo barrutiaren Kongresu-Jauregirako sarbide-bulebarraren ardatza konektatzeaz gainera, uraren behar bezalako erabilpenarekin eta kudeaketarekin erlazionatutako erakusketaren hiru guneetara sartzea ahalbidetuko die bisitariei. Nazioarteko Erakusketa honen beste giltzarri nagusietako bat Uraren dorrea izeneko eraikina da, Enrique de Teresa arkitektuaren lana, hain zuzen. Eraikin horretan Ura, ezinbestekoa bizitzeko erakusketa egongo da ikusgai. 76 metroko garaiera duen kristalezko eraikina da, eta goitik ikusiz gero, tanta itxura du. Eraikinak bi gune ezberdin ditu: oinaldea eta dorrea. Oinaldeak hiru solairu ditu eta dorrearen fustea jasotzen du, 70 metrora altxatzen dena. Uraren dorreak hainbat elementu berezi izango ditu, hala nola: euri-jasa bat oinaldearen sarreran, ur-euri iturri bat eta Splash izeneko eskultura bat, ur zipriztina erreproduzitzen duena.

Partekatu zure sareetan