ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES. IV CENTENARIO DE LA UNIVERSIDAD DE OVIEDO

  • Jaulkipen-data: 14/03/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,31 €
  • Tirada: 1.000.000

Oviedoko Unibertsitatea sortu zenetik IV mende iragan direla eta, Correosek kultur efemeride hori ospatzen duen zigilua atera du.

40320081

1608aren irailak 21ean ireki zizkien Oviedoko Unibertsitateak ateak Legeak, Kanonak eta Teologia espezialitateko Fakultateei. Fernando Valdés Salas artzapezpikuak ezarri zuen haren sorrera, bere testamentuan utzi baitzuen unibertsitatea sortzeko nahia. Fernando Valdés Gaztelako Kontseiluaren presidentea, Sevillako artzapezpikua eta inkisidore orokorra izana zen Carlos I-aren eta Felipe II-aren garaietan. Interes humanistiko eta kulturalak bultzatuta, aurretik Neskatxo Umezurtzen Recoletas eta San Gregorio Ikastetxeak sortu zituen haurrak Gramatikan eta Latinean hezitzeko. Unibertsitatearen lehenengo urteetan, haren interes nagusia heziketa sendotu eta antolaketa hobetzea izan zen, “Estatutu Zaharretan” oinarritutako araudia izan zuelarik, 1707a arte aldatu ez zirenak. Frantziar inbasioan, Napoleonen gizonek hartu zuten eraikina eta haiek bota zituzten arte klaseak bertan behera utzi ziren. Haren ikasgeletatik eta katedretatik pasatu dira Benito Feijóo, Pedro Rodríguez Campomanes, Leopoldo Alas “Clarín” eta Aniceto Sela y Sampil, besteak beste. Unibertsitateko eraikin historikoa Rodrigo Gil de Hontañón arkitektoak diseinatu zuen. Eraikin soila eta planta karratuduna, erdian berpizkundeko patioa du, bere sortzailearen estatuarekin. Haren fatxadetan apaingarri gutxi dago eta erraz ikus daiteke Valdés familiaren armarria. Zigiluan unibertsitatearen ertz nagusia irudikatu da, Oviedoko Unibertsitatearen IV Mendemuga 1608-2008ren oroimenezko logotipoaz gain.

Partekatu zure sareetan