ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

50 ANIVERSARIO DEL PARLAMENTO EUROPEO

  • Jaulkipen-data: 19/03/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,60 €
  • Tirada: 2.500.000

Europar Batasuna (EB) seilu berri baten igorpenaren protagonista dugu berriro ere, Europako Parlamelamentuaren 50. Urteurrena dela-eta.

50320081

1958. urtean, EBren sorrera ahalbidetu zuen Erromako Ituna sinatu eta urtebete geroago, Europako Parlamentua osatu zen, Robert Schuman europeista sutsua buru. 50 urte hauetan, egiturak eta eskumenak areagotzen joan da instituzio parlamentarioa, zuzeneko sufragioz hautatutako nazio anitzeko batzar parlamentario bakarra ezarri dela. Gaur egun, Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetako herritarrek aukeratutako 785 diputatu (europarlamentario) ditu Europako Parlamentuak. Hauteskundeak bost urterik behin izaten dira. Europako Parlamentuak edo Eurokamarak ideologia orotako antzeko talde politikoen bidez antolatzen ditu bere egitekoak: zentro eskuina, sozialistak, liberalak, nazionalistak, komunistak, berdeak eta euroeszeptikoak, haien herritartasuna edozein delarik ere. Europar Batasuneko Kontseiluarekin batera, Europako legeak eta EBko urteko aurrekontua onartzeaz arduratzen da. Era berean, Batasunaren gainerako instituzioen kontrol demokratikoa dauka eta estatu berriak atxikitzeko egiten diren nazioarteko akordioak onartzen ditu, bai eta EBren eta beste herrialde batzuen arteko merkataritza-harremanak ezartzeko ere. Parlamentuak Estrasburgon (Frantzian) egiten ditu Osoko Bilkurak, baina prestatze batzarrak eta batzar osagarriak Bruselasen (Belgikan) izaten dira. Batasunaren 23 hizkuntzekin egiten du lan, eta batzorde parlamentarioetan Europako herritarren interes komuna diren gaiez arduratzen da, hala nola, ingurumenaren babesaz, kontsumitzaileen eskubideez, garraioez eta langile, kapital, ondasun eta zerbitzuen zirkulazio askeaz, betiere, kultura aniztasuna, demokrazia, askatasuna eta gizarte justizia errespetatuz. EBren goiburua: Batasuna aniztasuna aurrean. Goiburu horrek laburbiltzen du bere filosofia. Seiluan Parlamentuaren berrogeita hamargarren urteurrenaren logotipoa erreproduzitzen da, bai eta EBko bandera enblematikoa ere: urre koloreko hamabi izarrak, hondo urdinaren gainean.

Partekatu zure sareetan