ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

MODA ESPAÑOLA

  • Jaulkipen-data: 23/10/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado con microrelieve
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 49,8 mm. (verticales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,31 €
  • Tirada: 500.000
  • Horzduna: 13 3/4

Espainiako moda nazioarteko pasareletan nabarmendu da. Paris, Londres, Milan eta New York gure diseinatzaile handiei begira daude eta filatelia horretara gehitu da bloke-orri baten igorpenarekin, Pedro Rodriguez maisuaren goi mailako jantziak erreproduzitzen dituena.

61020081

Modako eskultorea esaten zaio eta XX. mendeko jostunik ospetsuenetarikoa, Pedro Rodríguez (Valentzia 1895-Bartzelona 1990), bere bizitza osoa eman zion janzteko arteari. Haur bat besterik ez zenean, Bartzelonako jostundegirik onenean ikasi zuen josten eta, gero, Rabaseda jostunaren tailerrean sartu zen, non emakumeentzat josten ikasi zuen. 1919an bere lehenengo tailerra ireki zuen bere emaztearen laguntzarekin, Ana María, jostun profesionala zena, goi mailako josturan barneratuz. 1924an, Bartzelonako Paseo de Gracian kokatu zuen bere behin betiko egoitza, baina arrakasta 1929an iritsi zitzaion, Montjuich-eko Nazioko Jauregian, Nazioarteko Erakusketa Azokarekin bat eginez bere janzkien bildumak aurkeztu zituenean, garai hartako espainiar jostunik garrantzitsuena bilakatu zen, ondorioz. 1937an Donostian ireki zuen bere saloi bat eta Madrilen bi urte beranduago, Europako zein Amerikako desfile onenetan aurkezten dira bere bildumak eta nazio arteko mailan ere izen handia lortu zuen. Bere lokaletara burgesia, aristokrazia eta zine amerikarreko aktoresa ospetsuak joaten ziren, bere soineko dotoreak lortzeko nahiaz. Kalitatezko industri jostura iritsi zenean, 60ko hamarkadaren amaieran, jostura baztertzen joan zen eta 1978an, beste hainbat jostunek bezala, Pedro Rodriguezek ere bere tailerrak itxi zituen. Bloke orrian, ezkerretik eskuinera, jai-janzki bat (1968-1970), gorputzeko, gerriko eta eskuz margotutako laranja, arrosa eta gorri koloreko zetazko gaineko gona irudikatu dira. Gorputzekoa estua da, lokarrizko tiranteak dituena. Hurrengoa, “palabra de honor” bularraldea duen janzki bat da (1947 ingurukoa) eta satinezko gona zabala, azabatxeak eta lentejuelak josita dituenak, loren irudiak eginez, zetazko tul baten azpian ixten dena. 60ko hamarkadatik tantotutako eta loreak dituen gasazko soinekoa hartu da, aurretik piko bularraldea duena eta atzetik, ordea, zapatena bezalako begizta. Azkenik, krepe arrosako soineko eta berokia. Berokiak lepoan eta eskumuturretan irudi geometrikoak dituen zerrenda bat du. Irudiak Madrilgo Janzkien Museoak eman dizkigu.

Partekatu zure sareetan