ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PATRIMONIO NACIONAL. Tapices

  • Jaulkipen-data: 29/07/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 33,2 x 49,8 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal y vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,60 y 2,60 €
  • Tirada: 500.000 hojas bloque de cada motivo
  • Horzduna: 13 1/4

Ondare Nazionalaren emisioari eskainitako bi bloke orriek El columpio (Zabua) eta El ciego de la guitarra (Gitarraren itsua) izeneko tapizak erakusten dituzte. Biak Goyak egin zituen eta Cuadros de costumbres (Ohituren koadroak) izeneko gaiaren baitan dauden kartoietatik sortutakoak dira. Bi tapiz horiek, Real Fábrica de Madridek egindakoak, Cornelio Vandergoten-en zuzendaritzapean landu zituzten. Vandergoten Anberes hiriko jatorria zuten tapizatzaile maisuen familiako ondorengoa zen eta 1774. urtean tailerren arduradun bihurtu zen. Goya 1775. urtean hasi zen kartoiak egiten Real Fábricarentzat eta Vandergotenen erretratua, Prado Museoan ikusgai dagoena, 1782. urte inguruan margotu zuen, tapizen erakundeko zuzendari zela.

70720081

Bloke orriotan agertzen diren errege bildumako bi tapiz horiek zetaz eta artilez eginda daude eta El Pardo izeneko jauregian, Borboiko Karlosen eta Parmako María Luisaren logeletako gelaurreak apaintzeko egin zituzten hamahiru piezen multzoa osatzen dute. Tapiz batean eta bestean estilo herrikoia eta kostunbrista dira nagusi. Goyak, hasierako etapan, maiz erabili ohi zuen estiloa da eta ia bere ibilbide osoan garatu zuen, batez ere tapizetarako kartoietara zuzendutako lanetan eta garrantzi gutxiagoko eta apainketarako lanen bozetoetan. Hori dela eta, El columpio izeneko tapizean irudi ludikoa eta, aldi berean, bukoliko baserritarra ikus dezakegu. Konposizioan, lau infantek osatzen duten talde ikus dezakegu hiru miraberekin batera. Neskameetariko bat zabunkatzen ari da eta, bien bitartean, beste batek txikienaren taka-taka eusten du. Atzealdean, artzainak, gurdizaina eta gainerako mirabeak agertzen dira. Goyak rococo estiloaren ikuspegi eta interpretazio berezia eskaintzen digu hemen.

70720082

Beste tapiz batean, El ciego de la guitarra izenekoan, itsuaren irudia agertzen da. Alboan itsu-gidaria eta itsuak egingo duenaren zain daudenen irudia agertzen da. Irudi horren agertokia Madrileko Cebada izeneko plaza da kaleko merkatua egiten ari diren egunean, eta saltzaileak, pikaroak eta era guztietako jendea ikus daitezke bertan. Lan horretan, Goyak horren klasizistak ez diren ezaugarriak erakusten ditu eta koloristagoak eta lasaiagoak dira, trazuari zein ezaugarri kromatikoei dagokienez.

Partekatu zure sareetan