ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUEGOS Y DEPORTES TRADICIONALES

  • Jaulkipen-data: 27/10/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,43 €
  • Tirada: 500.000
  • Horzduna: 13 3/4

Joku eta kirol tradizionalak seriea – 2008an zehar argitaratu dena, espainiar hainbat eskualdetan mantendu diren zenbait jolas jarduerarekin erlazionaturiko 16 zigiluz osaturikoa - chitoari, chaveari eta calvari eskainitako balio filatelikoekin itxiko da, boloen jokoarekin batera, zehaztasuneko jaurtiketa barietatean daudenak.

71020081

Chitoa, Gaztelan tuta edo tarusa esaten diotena, zurezko zilindro bat da, gainean txanponak edo txapak dituena eta behera bota behar dena. Partidan, burdinazko disko batzuk jaurti behar dira, tostón, doblón edo tango deritzenak, 15 edo 20 metroko distantziatik, tuta botatzeko eta doblón delakotik ahalik eta hurbilen gera daitezen. Jokatzeko eremua laua da eta laukizuzen forma du, 22 metro luze eta 4 m zabal dena. Gerra Zibilaren garaitik 60ko hamarkadara arte, halako apustu-jokoak galarazita egon ziren. Chave-a edo giltza, Galizian, Asturiasen eta Leoiko Iparraldean jolasten da eta hainbat barietate daude. Disko batzuk jaurtitzen dira, pelloak, 500 gramo ingurukoak, 20 edo 30 pausora lurrean finkatuta dagoen giltza bati jotzen saiatuz. Zenbait lekutan, jolasteko modua pixka bat aldatzen da. Horrela, Ourensen chave-ak 75 zentimetro altu da eta gurutze forma du hari kolpea ematean biratu ahal izateko. A Coruñan, mingain-chavea jolasten da, haren itxuragatik, eta jokoaren helburua ez da giltzari jotzea, hura botatzea baizik. Ferrolen, urkilla-chavea jolasten da, hark bira osoa eman dezan, jo behar zaion aspa denari jotzean datzana. Azkenik, Asturiasen giltza klasikoa eta alternoa jokatzen dira. La calva edo morrillo jokoaren jatorriak abeltzantzan dago eta Gaztela-Leonen jokatzen da gehienbat, Madrilen eta Guadalajaran ere zerbait jokatzen bada ere. Bi elementu dira beharrezkoak: Calva, angelua osatzen duten bi beso dituen zurezko pieza, eta morrilloa edo cantoa, egun burdinazkoa den harria. Morrilloa jaurti behar da, 10 edo 15 metroko distantzia batetik, calvari zuzenean emateko. Bloke-orria hiru zigiluz eta balio postalik ez duten hiru biñetaz dago osatua, non jaurtiketa teknikak eta joko autoktono horien funtsezko piezak azaltzen diren, zenbait eskualdetan haiek gordetzeko interesari esker gure garaira iritsi direnak.

Partekatu zure sareetan