ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Gladiolo y Urogallo

  • Jaulkipen-data: 01/04/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 100
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,32 € (Gladiolo) y 0,43 € (Urogallo)
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos

Flora eta Fauna bilduman bi zigilu autoitsaskor igorri dira, Ezpata-loreari eta Basoilarrari buruzko gaiarekin eta irudiarekin.

10420091

Ezpata-lorea landare erraboilakara eta bizikorra da. Hura Iridaceae familiakoa eta Gladiolus generokoa da. 250 espeziek osatzen dute aipatutako espeziea, gehienbat Afrika australean kokatuta, nahiz eta Europako Mediterraneo aldean eta Asian ere zabaldu. Espezie honek 60 eta 180 cm bitarteko altuera lortu dezake, bere hostoak ezpata-itxurakoak, zurrunak eta zutituta dira, nerbiazio paralelo ugarirekin. Loratze sasoia uda eta udazken artean da, hala ere, klima epeletan urte osoan zehar loratzen da. Bere loreak zuriak, krema kolorekoak, horiak, gorriak eta purpura kolorekoak dira. Loreak hermafroditak dira eta 12 eta 20 lore artean dituzten amaierako buruxka luzeetan kokatuta daude. Fruitua hazi marroi eta samara ugaridun kapsula baten barruan dago. Ezpata-lorea lorezaintzan apaindurako landare gisa erabiltzen da. Udaberrian landatzen da, erraboilen bidez.

10420092

Basoilarra edo Tetrao urogallus Tetraonidae familiako eta Galiforme ordenaren hegazti bat da. Arrek metro bat inguru neurtzen dute eta emeek, berriz, 0,70 cm, beraz, gure hegazti handienetariko bat da. Basoilarrak berezko hainbat ezaugarri ditu: lumak ditu mokopean bizar moduan, tuberkulu gorri batzuk ditu begien gainean eta isatsak abaniko itxura du. Gune menditsuetan, koniferen baso argi eta irekietan eta begetazio belarkara ugariko zonaldeetan bizi da. Espainian, bere habitata Kantauriko erlaitz osoan eta Pirinioetan kokatzen da. Desagertzeko arriskuan aurkitzen da eta bere araldia martxotik maiatza erdialdera artekoa da. Araldian, arrak apeu garrasiak ematen ditu, emeak erakartzeko eta ondoren kopulatzeko. Basoilarreko emeek edo oiloek bost eta hamabi arrautza artean jartzen dituzte lurrean egindako zulo batean, beraz, harrapakin erraza dira basurdeentzako, txakurrentzako eta erbinudeentzako. Horregatik, txita gutxi iristen dira helduarora eta basoilarren kopurua oso murritza da.

Partekatu zure sareetan