ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES

  • Jaulkipen-data: 07/05/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,39 y 0,62 €
  • Tirada: 450.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

Bi zigiluetako Efemerideak bildumarekin, Leon eta Gaztelako Alfonso VI.a erregearen heriotzako IX. mendeurrena eta Santo Domingo de la Calzada-ren heriotzaren IX. mendeurrena oroitzapenera ekarri dira.

10520091

Lehenengoak erregearen irudia erakusten du, Santiagoko Katedralaren Artxibategiko A Eliz liburuan (XII. Mendea) agertzen den miniatura batetik hartuta. Eta bigarrenak, berriz, 1362ko ekainaren 22an, Avignonen idatzitako pergaminoaren U letra larria irudikatzen du. Pergamino horren bidez, barkamena eman zitzaien Santo Domingo de la Calzada-ren hilobiko kapera eraikitzen lagundu zuten fededunei. Hau da kontserbatzen den santuaren lehenengo irudienetariko bat da. Santua, zigiluan, apaiz moduan agertzen da arkitektoaren pertika eramanez, askatutako esklaboak bere atzetik otoitz egiten ari direla. Aipatutako pergaminoa (bertako testuak latinez idatzita daude), Ozkabarteko Katedralaren Artxibategian gordeta dago. Leoneko eta Gaztelako Alfonso VI.a, Alfonso Ausarta goitizenarekin ezagututa, Galiziako Erregea ere izan zen. Gaztelako Fernando I.aren eta Leoneko Sancha-ren semea izan zen. Ama hil zitzaionean, Sancho anaiari aurre egin behar izan zion, horren zabalkuntzarako asmoen aurka. Anaia Vellido Dolfos-en eskutan hil zen, Zamorako setioan. Sancho hil eta García anaia Lunako gazteluan atxilotu ondoren, Alfonso Gaztela eta Leoneko tronuan finkatu zen eta Galiziaz gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta La Bureba lurraldeak anexionatu ziren. 1077. urtean Enperadorearen titulua bereganatu zuen. Toledo berreskuratu zuen, hau da; Inperio Hispanikoko egoitza legitimoa 1085ean eta bertan hil egin zen 1109. urtean, nahiz eta Sahaguneko monasterioan hilobiratu. Alfonso VI.ak Santiagorako Bidearen segurtasuna sustatu zuen eta erreforma klunitarraren alde egin zuen.

10520092

Domingo García, Santo Domingo de la Calzada izenarekin ezagututa, Errioxako Bilorian jaio zen 1019. urtean, Burgoseko probintzian. Ostiako apezpikua zen Gregorioren laguntzailea izan zen, Kalagorrira iritsi ondoren. Biek elkarrekin zubi bat Oja ibai gainean eta galtzada bat eraiki zuten (hortik dator bere izena), Santiagora zihoazen erromesei bidea errazteko. Alfonso VI.ak bere lana saritu zuen, eta bisitatu ondoren, Santiagorako Bidearen lanen arduradun izendatu zuen. Santo Domingo hainbat mirariren protagonista izan zen, 1109. urtean hil baino lehen eta ondoren, bere izena daraman Errioxako herrian.

Partekatu zure sareetan