ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

BAILES Y DANZAS POPULARES

  • Jaulkipen-data: 04/06/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 74,7 (vertical) y 74,7 x 28,8 (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 40
  • Zigiluen posta-balioa: 0,43 €
  • Tirada: 550.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

Gaztela eta Euskadiko folklorea Herri Dantzak izeneko bilduman islatu da, La Rueda eta Aurresku dantzei buruzko formatu handiko zigilu hauekin (horizontala eta bertikala).

10620091

Euskal Herrian dantza anitz daude eta herri eta hiri bakoitzak bere dantza propioak ditu. Horietako askoren jatorriak eta garaiak ezezagunak dira. Ezagunenetariko bat Aurresku dugu. Dantza hura Sokadantza edo danza de cuerda izeneko antzinako dantzaren esparruan sartzen da eta euskal kulturako dantzarik berezkoena da. Aipatutako dantzan soka bat osatzen duten gizon talde batek hartzen du parte, eskutik edo zapi batetik helduta. Lehenengoa edo aurreskularia eta azkena edo atzeskularia garrantzitsuenak dira. Txistuaren eta danbolinaren musikarekin batera, dantzaren hasieran, dantzariek bira bat ematen dute plazatik zehar eta agintariengana heltzerakoan, aurreskulariak txirikordatutako lehenengo pausuak dantzatzen ditu, txapela lurrera botaz. Bi edo lau dantzari sokatik ateratzen dira, aurreskulariaren bikotearen bila joateko, eta horrek bere bikotearen aurrean dantza egiten du dantzaren denboretako bat. Atzeskulariak eta bikoteak zeremonial berbera egiten dute, baita sokaren kideek eta bikoteek ere. Azken horiek gizonengandik bereizita gelditzen dira zapi batzuen bitartez. Ondoren norgehiagoka dantzatzen da. Bertan, aurreskulariak eta atzeskulariak beste denbora bat dantzatzen dute, euren trebeziak eta abileziak erakutsiz. Erakustaldia amaitzerakoan, publikoari parte hartzeko aukera ematen zaio. Gaur egun, solista bakar batek dantzatzen du aurreskua, aurreskularia, hain zuzen ere, eta ekintza publikoetan, politikoetan eta erlijiosoetan egiten da. Normalean dantzari profesionalek jarduten dute.

10620092

La Rueda Gaztela eta Leon aldeko berezko dantza bat da. Horrek izen desberdinak ditu leku topografikoaren arabera. Burgosen eta Leonen izen hura mantentzen du, Valladoliden eta Segovian, Corrido deitzen da eta Salamancan, berriz, Charrada. Leku irekietan dantzatzen da, batez ere herrietako plazetan edo enborki edo pikoten inguruan, eta bertan dantzari talde ugariek hartzen dute parte biribilari itxura emateko. Bikoteak solte dantzatzen dira, besoak gurutzean eta pausu berdinak eginez. Gizonak kanpoaldean kokatzen dira eta emakumeak, berriz, barrualdean eta dantzari hasiera ematen diote birak eta mugimendu birakorrak emanez, gero eta azkarrago eta gero eta alaiago. Erritmo berezkoena eta zaharrena 5/8 konpasa da, eta normalean dultzainaren eta danbolinaren musikarekin batera agertzen da. Hala ere, noiz edo noiz gaita eta pandereta ere jotzen dira. Dantza mota hau munduko leku askotan egiten da eta Mediterraneo aldean oso ohikoa da.

Partekatu zure sareetan