ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Geranio y Graellsia isabelae

  • Jaulkipen-data: 01/07/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: 0,32 € (Graellsia isabelae) y 0,62 € (Geranio)
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos

Flora eta Fauna serieko zigilu eransgarri horiek, Geranioari eta Graellsia isabelae izeneko tximeletari eskainiak, delako landarearen eta tximeletaren irudiak erakusten dituzte.

10720091

Eskuarki geranio izenaz ezagututako landarea, Geraniaceae familiakoa eta Pelargonium, generokoa da, baina horietako batzuk Geranium gisa ezagutzen dira. Landare horrek hainbat espezie mota ditu, izan ere, urterokoen, biurtekoen eta bizikorren artean 400 espezie baino gehiago daudela kalkulatzen da. Haren loreen erakargarritasunari eta tonu-barietateari esker, oso erabiliak dira lorezaintzan. Landare eta barietate horiek ugariak dira Mediterraneoko ekialdeko eskualdeetan, baina haien habitata munduko eskualde epel guztiak dira, tropikoetako mendi-eremuak barne. Ugalketa, erdizurezko aldaxkak landatuz edo jada daudenak inausiz egiten da, neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran. Ugaltzeko beste bide bat hazien bidezkoa da. Haziak etxe barruan zein kanpoan landatzeko eguzkia eta argia behar dira.

10720092

Zigiluan agertzen den tximeleta, Graellsia isabelae ssp.isabelae izeneko subespeziekoa da, emea da eta, entomologoen arabera, Espainiako tximeleta hori Europako ederrena da. Bere deskriptorea eta naturalista izan zen Graells Agüera doktorearen izena hartzen du, hark aurkitu baitzuen 1849an Guadarramako mendilerroan. Hasieran Saturnia isabelae izena eman zion, haren babeslea izan zen Borbongo Isabel II.a erreginaren omenez. Ezaugarri exotikotako Iberiar lepidoptero horretan nagusitzen den kolorazioa berdea da, zain marroi gorrixka batzuez ildaskatua. Hainbat koloretako ozeloak ditu lau hegoetan eta bi sexuetako atzeko hegoek buztan deigarriak dituzte, nabariagoak arretan. Elikatzeko erabiltzen duen landarea pinu gorria eta larizioa da eta horren adartxo edo azikuletan jartzen dituzte euren arrautzak ernalketaren ondoren. Pirinioetan, Iberiar Sistemako hegoaldean eta Albarracín, Javalambre, Gúdar, Cazorla, Segura, Alcaraz eta Guadarrama mendilerroetan aurki daitezke. Zigiluko argazkia Enrique Aguilarrena da eta Tomás Latasa entomologoaren bildumatik hartua dago, atseginez utzi baitigu.

Partekatu zure sareetan