ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Pensamiento y Hyphoraia dejeani

  • Jaulkipen-data: 01/10/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm. (horizontal) Hyphoraia dejeani 24,5 x 35 mm. (vertical) Pensamiento.
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 100
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,32 € cada motivo.
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos

Landaretza eta fauna serieko bakarrik itsasten diren zigiluen bi taloitegi igorri ditugu. Pentsamenduaren eta Hyphoraia dejeani tximeletaren irudiak diuztenak.

11020091

Pentsamendua violaceae familiako landare hibrido apaingarria da, viola generokoa, beraz, bioleten generokoa da. Viola tricolor basa-espezietik lortu zuten, XIX. mendean Europa osoko lorezainek asko erabiltzen zuten landarea. Tonu eta gama askotako lorak ematen dituzte, eta 15 eta 30 cm bitarteko altuera lortzen du. Bi urteroko landareak dira, lehenengoan hostoak ematen ditutenak eta hurrengoan lorak eta haziak. Udazkenean eta neguan ematen dituzte lorak, baina, denboraren arabera, udaberria iritsi arte ere jarrai dezakete ematen.

11020092

Hyphoraia dejeani tximeleta Iberiar Penintsulan bakarrik dago eta gauez bizi da. Argi artifizialak arrak erakartzen ditu bereziki. Altuera handian egiten dute hegan, 1.800 m-ko altitudean ere ikusi baitira, maiatzaren eta uztailaren bitartean, penintsulako hainbat lekutan. Landare txikiez elikatzen dira beldarrak (zain-belarrak, letxugak, txikori belarra eta mingarratza). Tximeleta honen, 43 mm-ko hegalen estaldura duena, aurreko hegalak marroi eta horiak dita, eta atzekoak hori kolore gorrixkak eta orban beltzak. Beldarrak 40 mm. inguru luze dira, gorputza beltza da, eta sabelaldearen bukaeran dagoen mototsa osatzen duten ile ugariak dituzte. Sabelaldearen alboetan laranja edo gorrixka kolorea du. Krisalidak 23 mm luze dira, beltzak eta zeta leunezko kuskuaz babestuta daude, lurreko hostoen edo belarraren artean jartzen dutena. Hyphoraia dejeani tximeletari eskainitako testu hau egiteko, Tomás Latasa entomologoaren laguntza jaso dugu, bere datuak eman dizkigunak.

Partekatu zure sareetan