ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

MODA ESPAÑOLA

  • Jaulkipen-data: 15/06/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado con microrelieve
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 49,8 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 150 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,32 €
  • Tirada: 350.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4
  • Tiradaren ale-kopurua: 350.000 hojas bloque

Espainiako Modari buruzko bilduma honekin Mantxako Manuel Piña diseinatzailea eta hark XX. mendeko azken hamarkadetan modari egindako ekarpena gogora ekarri dira.

20620091

Manuel Piña (1944-1994) Manzanaresen jaio zen (Ciudad Real). 1980. urtetik aurrera Federación del prêt-à-porter español federazioa abian jartzeko lan gogor egin zuten diseinatzaile espainiarren belaunaldi berriko kide izan zen, eta era horretan, herrialde horretako moda nazioarteko esparruan ezagun eta arrakastatsu bilakatzea lortu zuten. 20 urterekin Madrilera joan zen bizitzera eta laster puntuko tailer txiki batez arduratu zen, modarekin eta diseinuarekin lehen kontaktuak ezarriz. Bere lehenengo bilduma Bartzelonako Liceo-an aurkeztu zuen, baina ospea Madrileko “Ciudad de los Muchachos” zirkoaren karpan egindako desfilearen eskutik iritsi zitzaion, 1982. urtean. Bere diseinuetan ehun eta material berriak sartu zituen, besteak beste: txirikordatutako larrua, eskuz tindatutako artilea, makramea, txarola eta puntuko ehun artekoak, atzerrian sona handia eduki zuten joera berriei bide emanez. Juan Gomilla margolariarekin eta garaiko beste diseinatzaile eta artistekin batera, Bartzelonako Llotja-n, 1984. urtean, “El algodón y el arte” bilduma aurkeztu zuen. Hura Espainiako modaren historian gordeta gelditu zen. Diseinatzaileak bere lanarekin maiteminduta zegoela esaten zuen: “Diseinatzaile bat besteen bizitza atseginago bilakatzeko lan egiten duen izakia da”. Bere bizitzaren azken urtetan, buruan lotuta zeraman pirata zapiarekin identifikatzen zitzaion, gazte askok bereganatutako ideia. 1989. urtean, Manuel Piña-k Espainia osoko postariak janzteko Correos y Telegrafos konpainiak antolatutako lehiaketa irabazi zuen, eta uniforme berrietan oreka eta erosotasun irudi bat proiektatu zuen, banatzaileen kolektibo zabalean. Bloke-orrian Manuel Piña Museoko bildumaren lau modelo irudikatzen dira, Manzanaresen kokatuta eta jaiotzen eta hiltzen ikusi zuen hiriak diseinatzailearen omenez eraikita. Ezkerraldetik eskuinera eta goitik behera: kotoi okerreko soineko bat, gordin, urdin eta berde kolorean, Alex Serna-k (1991) eskuz margotuta; udazken-neguko bildumako artile puntuz egindako soinekoz eta txaketaz osatutako trajea (1986-1987); kotoi okerreko soinekoa uztaiekin, Juan Gomila-k (1984) eskuz margotuta eta parpailako soinekoa uztaiekin eta dandar luzearekin (1988). Francisco Paniagua-k bloke-orria diseinatu du Miguel Ángel Granados-ek egindako argazkiak oinarritzat hartuta. Biak Correos y Telégrafos konpainiako langileak dira.

Partekatu zure sareetan