ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PATRIMONIO NACIONAL. Tapices

  • Jaulkipen-data: 06/07/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado + Hot stamping en oro
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 49,8 x 33,2 mm. (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 144 x 115 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 y 2,70 €
  • Tirada: 340.000 hojas
  • Horzduna: 13 1/4

Tapizei buruzko Ondare Nazionala serieak pala-pilota eta bola-jokoa irudikatzen dituzten bi zigilu biltzen ditu orri-bloke batean. Lehengoak delako jokoari buruzko tapiz baterako Goiaren kartoi bat irudikatzen du eta, bigarrenean, Antonio González Velázquez margolariaren koadro bat ikus daiteke. Bi tapizak ere Ondare Nazionalaren bildumen barnean daude.

20720091

El juego de la pelota a pala irudikatzen duen tapizerako kartoia, Francisco de Goyaren 1779ko lan bat da eta ohituren gaiari jarraitzen zioten koadroen barnean dago. Rokoko estiloko konposizio bat da, olioz egina, eta Goyak El Pardo jauregiko Asturiasko Printzeen logelarako egin zuen hirugarren seriearen barnean dago. Serie guztiko kartoirik handiena da eta haren tapiza Vandergoten tapizgileek egin zuten, zeta eta artilea erabiliz, Madrilgo Tapizen Errege Fabrikan. Konposizio horretan, Goyak pertsonaien eta espazioaren oreka ezin hobea lortzen du eta bolumen egokiak sortzen ditu bai irudikatutakoan bai garatutako gaian. Bertan, Fuendetodoseko artistak, perspektiba, argia eta kolorea erabiltzeko bere gaitasun bikaina erakusten du. Halaber, konposizio horretan, urruntasun- eta gertutasun-efektuak sortzen ditu lehen aldiz. Kartoiak zein ondorengo tapizak pilota-joko bat deskribatzen dute. Lehen planoan, jokoari eta obra begiratzen ari den ikusleari arreta ematen dien erretzaile bat nabarmentzen du. Hirunakako jokalariak agertzen dira eta baita hainbat jarreratan dauden beste figura batzuk ere. Tapiza Borbonen El Escorial Jauregiko Musika Aretoan dago. El juego de bolos gai nagusia duen beste tapiza, ohituren koadroen barnean baita ere, Antonio González Velázquez Erroman hezitako eta Santa Trinita degli Spagnoli elizako freskoen egilea den madrildar margolariaren kartoi bat irudikatzen du. Espainiara itzuli zenean, Pilarreko Basilikako eta Errege Jauregiko freskoetan parte hartu zuen. 1765ean San Fernando Akademiako zuzendari izendatu zuten eta Bayeu eta Mengs-ekin batera Tapizen Errege Fabrikarako kartoiak egin zituen. Tapiz hori, aurrekoa bezala, XVIII. mendearen bigarren erdikoa da eta bertan ere Vandergoten tapizgileek partea hartu zuten. Goyarena bezala, González Velázquezen lan hori zetaz eta artilez egin zen eta bola-jokoan ari diren bost mutil erakusten ditu.

Partekatu zure sareetan