ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

DEPORTES. CENTENARIO REAL SOCIEDAD DE FUTBOL

  • Jaulkipen-data: 07/09/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,32 €
  • Tirada: 340.000
  • Horzduna: 13 3/4

Kirolak bildumarekin, Futboleko Real Sociedad taldeko Mendeurrena ospatzeko zigilu bat zirkulazioan jarri da, Donostian 1909. urtean sortua.

20920091

XX. mendeko lehenengo urtetan, eta Ingalaterratik etorrita, futbola Donostiara iritsi zen, alegia: gure herrialdean oraindik nahiko ezezaguna zen kirol bat. Datuen arabera, hiri horretan egon zen lehenengo kluba San Sebastián Recreation Club izan zen, 1903. urtean sortuta. Sei urte ondoren, hura Sociedad de Foot-ball de San Sebastián bilakatu zen, hots; gaur egungo Real Sociedad taldeko antzinako izena. Bere lehenengo kirol urteetan, taldeak emaitza onak izan zituen, baina ofizialki inskribatuta ez zegoenez, ezin izan zuen 1909. urteko Espainiako Txapelketetan parte hartu, beraz, Club Ciclista de San Sebastián izenarekin jokatzea erabaki zuen, hark nahitaezko baldintzak betetzen baitzituen. Izen horrekin, zigiluak irudikatzen duen taldeak lehenengo Kopa Txapelketa eta bere historiako lehenengo titulua irabazi zituen. 1910. urtean, Alfonso XIII.a Erregeak Errege (Real) titulua eman zion. Real Sociedad talde txuri-urdinaren hastapenetan, Athletic de Bilbao eta Racing de Irún taldeekin izandako norgehiagoka nabarmena izan zen, eta bere historiako lehenengo 100 urteak une onez eta txarrez josita daude. Horrela, 1928. urtean, Espainiako Lehenengo Mailako lehenengo edizioan parte hartu zuen, laugarren postuan geldituz, 1931. urtean, Ligako txapeldunorde izan zen eta 1951. urtean, berriz, Kopako txapeldunorde. 1967an klubeko etapa garrantzitsuena hasi zen, beterano ezagunek eta gazteek osatutako talde sendoaren sorrerarekin. Hura, bi urte beranduago, Ligako Txapeldun bilakatu zen. 1974. urtean, lehenengo aldiz, UEFAko Koparen Europako txapelketan parte hartu zuen. Hurrenkera kronologikoari jarraiki, esan behar da 1979-80 denboraldia Real Sociedad taldeko historiaren bikainena izan zela: galdu gabeko partiden marka ezarri zuten eta elkarren ondoko 32 partida galdu gabe egon ziren. 1980-81 denboraldian Liga Txapeldunaren lehenengo titulua irabazi zuen, eta hurrengo denboraldian, 1981-82, titulu berbera eskuratu zuen berriz. 1987an Errege Kopa irabazi zuen. Real Sociedad taldeko lehenengo zelaia, Atotxa, 1913an inauguratu zen eta 80 urte beranduago Anoeta zelaiak hura ordezkatu zuen, 32.000 ikusleentzako lekuarekin.

Partekatu zure sareetan