ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

SEGURIDAD VIAL

  • Jaulkipen-data: 14/07/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,88 x 28,8 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 158 x 86,4 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,32 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Horzduna: 12 3/4 horizontal y 13 1/4 vertical

Bide Segurtasunari buruzko zigilu honekin (Alkoholemiari eta Abiadurari erreferentzia zehatza egiten die), gidari orok bolantea hartzerakoan bere gain hartu beharreko erantzukizuna nabarmendu da.

40720091

Datu ofizialen arabera, edari aholkudunak hartzea eta azkarregi gidatzea trafiko istripu kopuru gehien eragiten duten kausak dira. Hori dela eta, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) eta erakunde eskudunek, etengabe, kanpaina informatiboak egiten dituzte hiritarrei eta gidariei edari aholkudunen menpe gidatzea eta trafiko arauak haustea oso arriskutsua dela ohartarazteko. Tasa seguru bakarra 0,0 delako edo Daukazun adina daukazula, alkoholik gabe gidatu ezazu bezalako demak DGTek kaleratutako kanpainetako batzuk dira, gidariek, oro har, eta gazteek, zehazki, aintzat hartzeko alkohola hartzeak ez duela bat egiten ibilgailu bat gidatzearekin. Azken urteotan ezarritako legezko arauei esker (bide segurtasunaren aurkako delituak aldatu dituzte eta gehiegizko abiaduraren eta alkohol mailaren kontrola areagotu dute), pixkanaka, istripuen eta heriotzen tasa behera egiten ari da. Horri dagokionez, “puntuen araberako gida baimena eta lizentzia” araupetzen duen Hiri eta Hiri Arteko Zirkulazioari buruzko Legeak bi elementu nagusi uztartu ditu: alde batetik, diru-bilketarako izaera du arau-hausleen jarrerak aldatzeko, arau-haustean berriro erori diren gidariei zuzenduriko bide berreziketako ikastaroen bidez eta, bestalde, efektu zigortzailea du: gidariak erabilgarri dituen puntuak galtzea eragiten du. Puntu horiek, legeak adierazitakoari jarraiki, “gizarteak gidariari une jakin batean berarengan duen konfiantza mailaren isla dira eta horiek galtzeak dena delako jarreren aurkako gaitzespena adierazten du…” Bide Segurtasun handiagoa lortzeko bestelako faktore garrantzitsuak Administrazioak garatutako azpiegituren hobekuntza eta bide hezkuntza haurtzarotik garatzea dira, txikitatik denak elkar bizitzeko eta guztienganako errespetuko ohiturak eta jarrerak sortzeko helburuarekin.

Partekatu zure sareetan