ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

TURISMO ESPAÑOL

  • Jaulkipen-data: 02/01/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: Tarifa B (1 sello = carta normalizada hasta 20 gr. Internacional Europa)
  • Tirada: Tarifa B (1 sello = carta normalizada hasta 20 gr. Internacional Europa)
  • Horzduna: 13 3/4

Zigilu honen ikonografian J. Carrero margolariaren lana bildu da, non Espainiako hondartza bateko irudi idilikoa bildu den. Atzean zaldi bat ikusten da lauoinka eta aurrean neska baten bizkarra eskuan krabelinak dituela eta buruan Manilako mantoia.

10120101

Hondartza, espainiar zaldia, krabelinak eta Manilako mantoiak espainiar turismoaren ikono bilakatu dira, bai zigiluan bai egilearen lanean. Izan ere, hemen irudikatu dituen elementu horiek guztiak telebistako zein idatzizko komunikabideetako iragarki askotan agertzen dira, turismoaren elementu deigarri gisa. Espainiak askotan erabili izan ditu deigarri horiek turismo gehien erakartzen duen herrialdeetariko bat izanik. Eguzkiak, hondartzek, artisautzak, Jerezeko zaldien trebezia eta xarmak, festek eta ohiturek, krabelinak kolore ukitua ematen eta hango jendearen berotasunak turista ugari erakarri dituzte.

Gure hondartza ugariek eta luzeek dituzten ezaugarriek eta hango eguraldi zoragarriak, espainiar zaldiaren xarma, geografia zabalean zeharreko hiri eta plazetan ikuskizun ugari ematen dituenak, landaretza anitzak eskaintzen dituen koloreak, hemen krabelin usaintsuez ordezkatua, Manilako mantoia bezalako emakumeen jantzi berezia, XIX. mendeko gorteetako emakumeek asko erabili zutena, espainiar margolan askotan azaltzen dena eta gero apaingarri gisa oso erabilia, gaur egun, gure artisautzako pieza oso enblematikoa da. Apaingarri ikusgarria eta luxuzkoa da, eta espainiarraren irudi topikoa eta tipikoa osatzen du. Beraz, artistak zigiluan irudikatu diren elementu horiek guztiak ongi bateratu ditu. Espainiako irudi eta turismoaren oroitzapen gisa ordezkatzen gaituzten ikonoen deskribapen eta irudikapen oso onak dira.

Partekatu zure sareetan