ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

1100 aniversario de la Fundación del Reino de León

  • Jaulkipen-data: 06/05/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado + Hot stamping en oro y microrrelieve
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 99,6 x 33,2 mm. (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 120 x 76 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,49 €
  • Tirada: 300.000 hojas bloque
  • Horzduna: 12 3/4

Aurten, Reino de León Fundazioko 1100. urteurrena ospatuko denez, Efemerideei buruzko bildumaren barruan, bloke-orri bat igorri da 910. urteko Iberiar Penintsulako mapa baten irudiarekin. Maparen barruan, kolore desberdinarekin, adierazi dira, orduan, Leoneko Erresumak okupatzen eta barne hartzen zituen mugak eta lurraldea. Aipatutako maparen aurrean Leoneko Koroaren estandartearen itxura imitatzen duen zigilu bat agertzen da, oinez dagoen lehoi baten irudiarekin.

10520101

García I.a erregeak Leoneko Erresuma sortu zuen (Alfonso III.a Handia erregearen semea), 910. urtean, baina Alfonso X.a Jakitunak, bere Espainiako Lehenengo Kronika Orokorrean, zera idatzita utzi zuen: «et escomiença con Pelayo que fue el primero rey de León»(hau Pelayo-rekin hasi zen, Leoneko lehenengo erregea izan zena). Iturri historikoetara eta dokumentaletara jotzerakoan, ikusiko dugu garai bakoitzak bere Jakitun ikuspegia ezartzen duela. XIII. mendean, Kronika Orokorra idatzi zenean, Leoneko Erresuma Pelayo-rekin sortu omen zen, hau da, 718. urte inguruan eta, Puyol y Alonso historiagile ospetsuaren bertsioaren arabera, Asturias eta Leoneko erresuma etengabea izan zen etendura instituzionalik gabe, gortea mendietako alde batetik bestera eraman zelako. Baina, zalantzarik gabe ziurtatu dezakeguna da Alfonso III.a Handia hiltzerakoan, Asturiaseko erresuma semeen artean banatu zela: García, Ordoño eta Fruela. Era horretan, García seme zaharrenak kolonizatu berriko herriak hartu zituen, hau da, Gaztela Leoneko eta Arabako goi-lautada, Ordoño II.ari Galizia egokitu zitzaion eta Fruela-ri, berriz, Asturias. García 914. urtean, seme-alabarik gabe hil zenean, Ordoño II.a anaia Leonera joan zen eta bertan errege aldarrikatu zuten handikiek eta prelatuek osatutako bartzar batean. Hura 924. urtean hil ondoren, hainbat erregek ordezkatu zuen: Fruela (924-925), Alfonso Fróilaz (925), Alfonso IV.a (925-931), Ramiro II.a (931-951), Ordoño III.a (951-956), Sancho I.a (956-958 eta 960-966), Ordoño IV.a (958-960), Ramiro III.a (966-984), Vermudo II.a (984-999), Alfonso V.a (999-1028), Vermudo III.a (1028-1037). Fernando I.arekin (1037-1065), (Gaztelako erregea), erresuma lehenengo aldiz batu zen Leonekin. Ondoren, Alfonso VI.a (1065-1109) eta Urraca I.a (1109-1126) etorri ziren. Azkenik, Borgoña Etxeko kideak iritsi ziren erresumara, besteak beste: Alfonso VII.a (1126-1157), Fernando II.a (1157-1188) eta Alfonso IX.a (1188-1230). Azken horren agindupean 1888ko Leoneko Gorteetarako deialdia egin zen: Leoneko San Isidro klaustroan antolatu ziren lehenengo Gorte demokratikoak.

Partekatu zure sareetan