ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ENERGIAS RENOVABLES

  • Jaulkipen-data: 03/09/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 24,88 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 315.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 12 ¾ (vertical)

Energia berriztagarrien garapena eta ikerketa gero eta garrantzitsuagoak dira egungo munduan. Energia berriztagarriak, ingurumenean efektu kutsatzaile txikiagoa dutenak, iturri natural agorrezinetatik lortzen dira, hala nola uretik, eguzkitik edo haizetik, eta antzinatik erabili ditu gizakiak. Emisioa hiru energia-iturriri buruzkoa da: biomasari, iturri mareomotorrari eta olatumotorrari buruzkoa.

10920101

Gure planetaren gainazalaren hiru laurden itsaso eta ozeanoekin estalita daude. Horiek etengabe mugitzen dira, bai gainazalean eta bai sakontasunean, eta gaur egun garapen-bidean den energia-gordailua dira. Hala, bai energia mareomotorra eta bai olatumotorra itsas ingurunean eskuratzen dira.


 

Energia mareomotorra mareak, hots, ilargiaren eta eguzkiaren eraginak sortutako uraren goranzko eta beherazko (itsasgorak eta itsasbeherak) mugimendua, aprobetxatuz lortzen da Uren altuera-diferentzia hori aprobetxatzeko, turbinen eta laster-sorgailuen mekanismo bat erabiltzen da, zeinak energia elektrikoa sortzen baitu. Zigilua diseinatzeko energia hori sortzen parte hartzen duten elementu sinboliko batzuk erabili dira, hala nola itsasoa eta uren mugimendua, ilargiaren eragina eta mekanismo teknikoa.

10920102

Energia olatumotorra itsasoko olatuen mugimenduaren bidez lortzen da. Olatuen indarra jasotzeko, zenbait sistema teknologiko erabiltzen dira, hala nola gailu flotatzaile artikulatuak edo itsas hondoan ainguratuta dauden eta sorgailu bat mugitzen duen buia bati lotuta dauden gailuak. Zigiluan haizeak sortutako olatuen mugimenduaren bilketa, eguzki distiratsua eta ekoizpen energetikorako beharrezkoa den sistema flotatzaile artikulatua aipatzen dira.
 

Biomasa honela defini daiteke: prozesu biologiko espontaneo edo probokatu batean sortutako materia organikoa, energia-iturri gisa erabil daitekeena. Jatorriaren arabera, honela sailka daiteke: biomasa naturala, naturan gizakien esku-hartzerik gabe sortzen dena; hondar-biomasa, nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretatik, nekazaritza- eta elikagai-industriako hondarretatik eta zur-eraldaketatik sortzen dena; eta bioerregaien ekoizpenera zuzendutako labore energetikoetako biomasa. Zigilua ilustratzeko, landa-laborearen kontzeptua erabili da, zeina landare lehor bihurtzen baita eta, azkenik, materia erregai gisa erabiliko baita.

10920103

Hiru zigiluak Jesús Sánchezen taldeak diseinatu ditu.

Partekatu zure sareetan