ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

VALORES CÍVICOS

  • Jaulkipen-data: 11/02/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 1,00 y 2,00 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores postales
  • Horzduna: 13 3/4

Gizalegezko Balioak izenburupean, Birziklatzea eta Kontsumo arduratsua gaiak, hurrenez hurren, hartzen dituzten bi zigilu jarri dira zirkulazioan.

20220101

Azken hamarkadetan hainbeste hedatutako “erabili eta bota” esaldia “erabili eta birziklatu” esaldiarekin ordezka liteke, modu horretan hondakinak gutxitu eta erabilitako materialen berrerabilpena sustatuz. Birziklatzea erabilitako material bat berriro erabilia izateko modua emango duen prozesu bat burutzean datza.

20220102

Hondakinen pilaketa gizadia geroz eta gehiago kezkatzen duen arazoa da, horregatik Nazio Batuek Gobernuei, industriari eta norbanakoei eskatu die birziklatzea sustatu, produktu biodegradagarrien erabilera aktibatu eta hondakinen kudeaketa-sistemak garatu dezaten ingurugiroan eragiten duten kutsadura ekiditeko. Esparru indibidualean, birziklatzea ontziak gainerako zaborretatik bereiziz hasten da, kolore urdineko edukiontziak paper eta kartoirako; horia plastiko eta latetarako; berde argia beirarako; eta berde iluna aurreko taldean ezin sar daitezkeen hondakinetarako erabiliz, materia organikoa batez ere. Correos-ek, bestelako enpresa eta instituziok bezala, ingurugiroaren jasangarritasunean laguntzen du, material birziklagarriko bilgarriak salduz.


 

Zigilua ilustratzeko birziklatzearen nazioarteko ikurra erabili da, hasiera eta bukaerarik gabeko hiruki itxurako hiru geziez irudikatuta. Haren barnean paperezko zenbait kartazal ageri dira, etengabeko birziklatze-prozesuan.


 

Kontsumo-ohiturak aldatu, benetan beharrezkoa zaiguna erosi eta ingurugiroa gehien errespetatzen duten produktuak aukeratzea kontsumo arduratsua aipatzean planteatzen diren hausnarketetako zenbait dira. Egunetik egunera gehiago dira auzi honen inguruan altxatzen diren ahotsak eta elkarte ekologistak zein Nazio Batuak ere deia luzatu dute beharrezko kontsumoa eta gehiegizko kontsumoaren arteko bereizketa egiteko, herrialde industrializatuetan batez ere. Erantzukizunak, halaber, kontsumitzaileak eskaintzen zaizkion produktuen arteko hautua egitea dakar berekin, berme sozial, etiko, elkartasunezko eta ingurugiroaren babeseko berme jakin batzuk bete daitezen exijituz.


 

Zigiluan “jarri muga kontsumoari” leloa ere agertuko da eta diseinurako giltzarrapo batez itxitako kontzeptu abstraktuak erabili izan dira. Bi zigiluak ere Jesus Sanchez-en estudioan sortu dituzte.

Partekatu zure sareetan