ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EUROPA. LIBROS INFANTILES

  • Jaulkipen-data: 06/05/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,64 €
  • Tirada: 320.000
  • Horzduna: 13 3/4 (horizontal) 13 1/4 (vertical)

Aurreko urteotan bezalatsu, PostEurop osatzen duten posta-operadore publikoek Europa serie jarri dute zirkulazioan, gai komun bat hartuta, kasu honetan Haurrentzako liburuei eskainia.

20520101

Irudimena akuilatzea, hiztegia zabaltzea, irudiak ezagutu eta ahozko formekin lotzea dira etxeko txikienei zuzenduriko liburuek bilatzen dituzten helburuetariko batzuk. Herrien heziketak eta prestakuntzak haurren irakurketa ekarri behar dute ezinbestean; azken mendean argitaletxeen arreta bereganatzea lortu du, literatura-ekoizpen zabal eta guzti.


 

Erdi Aroan eta Errenazimenduan, haurrentzako liburuak silabario eta fabulekin loturiko bestelako lanetara mugatzen ziren; horietan animaliek paper nagusienak bereganatzen zituzten, asmo moralizatzaileko irudien laguntzaz. XVII. mendean fantasiarekin loturiko testuak gora egiten hasi ziren, belaunaldiz belaunaldi ahoz igorritako maitagarri-ipuin eta kondairen isla gisa. Ipuin modernoen lehendabiziko idazlea Charles Perrault izan zen; 1697. urtean Ipuin sorta bat argitaratu zuen, Botadun katua eta Erpurutxo bezain ezagunak diren izenburuekin, ahozko tradiziotik jasoak batzuk. Urteak joan ahala, haurrentzako liburuak geroz eta sasoi handiagoa hartuz doaz eta irudimenezko mundu ezezagunetan barneratzen diren abentura-kontaketak agertzen dira.


 

XIX. mendean, haur eta gazteentzako literatura landu zuten autore asko eta asko sortu ziren. Horrela, ipuin-idazleen artean Grimm anaiak eta Christian Andersen ditugu, Europan. Espainian, argitaratutako bolumenari erreparatuta, Saturnino Calleja azpimarratu beharra dago. XX. mendean lortu zuten, ordea, hedapenik handiena haur eta gazteentzako liburuek, kontatutako istorioen isla diren irudi alai eta koloretsuak barneratuz.

 

Zigilua J. Carrero Extremadurako pintoreak diseinatu du eta, PostEurop-eko postek jaulkitako gainerako balioek bezala, Europako herrien kultura eta historia zabaltzeko helburua duen Europa serieko zigilurik onena aukeratzeko internauten artean deitutako lehiaketan parte hartuko du.
 

Partekatu zure sareetan