ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FAUNA. Artimelia latreillei y Zygaena rhadamanthus

  • Jaulkipen-data: 20/01/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm. (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,34 € (Artimelia latreillei) y 0,64 € (Zygaena rhadamanthus)
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos
  • Horzduna: 13 3/4

Fauna jaulkipenak bi tximeleta berri jarri ditu zirkulazioan: bata Artimelia latreillei eta bestea Zygaena rhadamanthus. Bi espezie horietatik hartu dituzte irudiak zigiluek.

30120101

Artimelia latreillei, lepidopteroen ordenakoa, Arctiidae familiari dagokio eta Ocnogyna generoari. Tximeleta hau endemismo bitxia dugu Iberiar Penintsulan eta bere koloniak, Espainia eta Portugaleko zati handi baten banatzen badira ere, oso isolatuta daude geografikoki, eta mendi-aldeetan (1.500-1.800 metroko altuerara arte kokatuak) zein alde baxu eta kostaldeetan aurki daitezke. Arrak egunez aktiboak dira, baita eguzkia eta beroa gogorrak direnean ere. Haien hegaldi baxu, alderrai eta oso azkarrez zoruan edo adar baxuetan egon ohi diren emeak bilatzen dituzte, etenik gabe. Oso tximeleta aktiboak eta polifagoak dira, eta maiatzean eta ekainean espezie ezberdinetako hosto zein petaloekin elikatzen dira. Krisalida, negutarra, gorrixka da, kupel itxurakoa eta bertan geratzen da, kapulu zetakara arin baten barnean babestuta. Zigiluak Enrique Aguilar Gil-en argazki bat du oinarri, eta Tomas Latasa entomologoaren bildumari dagokion espezie honetako eme baten irudia dakar.

30120102

Zygaena rhadamanthus lepidopteroen ordenako tximeleta hau ere, Zygaenidae familiakoa eta Zygaena generokoa. Landaredia baxuko zonalde idorrak, eguzkitsuak eta babestuak aukeratzen ditu bizitoki, Portugaleko Hegoaldetik, Espainia (ipar-mendebaldea salbu) eta Frantziako hegoalderaino. Hegaldiak maiatza eta uztaila artean egiten dituzte, motzak, altuera gutxikoak eta lerro zuzenean loretik lorera. Hegalen hondoko koloreari dagokionez, gris argitik berde urdindu bateraino aurkez dezakete, eta atzeko hegalak, oro har, urdinak izaten dira. Beldarrak negutarrak dira eta bere landare elikatzailearen ondoan egoten dira; krisalida eratzean kolore zuriko kapulua finkatu ohi dute. Zygaena oso espezie polimorfoa da. Zigiluaren irudia eta haren alea arestian aipatutako argazkilari eta entomologoarenak dira.

Partekatu zure sareetan