ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES

  • Jaulkipen-data: 07/04/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 2,49 €
  • Tirada: 320.000
  • Horzduna: 13 3/4 (horizontal) 13 1/4 (vertical)

2010ean ospatzekoak diren Efemerideen artean Iberoamerikako Errepubliken Independentziaren Berrehungarren Urteurrena dago, 20 urte baino gehiagoko prozesu luze eta konplexua, Amerikako kolonien emantzipazioa ekarri zuena.

30420101

Amerika kolonialeko prozesu independentistaren arrazoiak ezberdinak izan ziren kasu askotan, baina penintsulako aurrekariak Napoleonen aurkako Independentzia Gerrak iraun artean Espainiako gobernuan jazotako botere-hutsaldian eta konstituzionalismo liberal espainiarra abian jartzean aurki ditzakegu.


 

Berrehun urte beranduago, Espainiako eta iberoamerikako bederatzi herrialdetako gobernuek emantzipazioa ospatzea erabaki dute, elkarlan eta akonpainamendu senaz; horretarako Iberoamerikako Errepubliken Independentziaren Berrehungarren Urteurrena Ospatzeko Batzorde Nazionala sortu dute. Ekimen honekin eta testu ofizialen arabera, Espainiak zera adierazi nahi du: “Amerikako herrialdeak bere kanpo-politikaren funtsezko helburu izaten jarraitzen dute, hori posible da ez bakarrik Gobernuaren hemisferioko Zentro eta Hegoaldearekiko ekintzaren bitartez; aldiz, Erakunde eta Organismo publiko eta pribatuekin osatu eta dinamizatu egiten da, antolatutako gizarte zibilaren oinarrizko parte direnez, Iberoamerikan ekintza- eta hausnarketa-esparru komuna dutenak, GKE, Fundazio, Sozietate, Enpresa, Unibertsitate eta Iberoamerikako herrietara orientatutako jarduerak dituzten Elkarte asko esate baterako”.


 

Halaber, Espainiak Berrehungarren Urteurrena ospatzeko duen interesak bi aspektu hartzen ditu kontuan: alde batetik Espainian diren Amerikako herrialdeetako etorkinen kopurua eta Iberoamerikan diren Espainiarren herritar-talde anitzak eta, bestalde, Amerikako Estatu Batuetako komunitate hispanoen presentzia, bere erro kulturalei eta bizitza ulertzeko moduari lotuta jarraitzen dutenak.
 

Zigiluaren diseinuan herrien batasunaren irudikapen bat eta Berrehungarren Urteurrena ospatzeko sortutako logotipoa ageri dira, iberoamerikako banderen koloreak oinarri hartuta, barne hartutako herrialde guztien bultzadari men eginez.
 

Partekatu zure sareetan