ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

AÑO SANTO COMPOSTELANO. XACOBEO 2010

  • Jaulkipen-data: 13/05/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,34 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Horzduna: 13 3/4 (horizontal)

Ano Santo Xacobeo edo Urte Santu Konpostelarraren ospakizuna gogora ekartzeko Compostelako Donejakue katedrala enblematikoaren aurrean erromes baten ingerada irudikatzen duen zigiluaren jaulkipena egin da.

30520101

Urte Santu Konpostelarra XII. mendean ezarri zen eta uztailaren 25, Jakue Apostoluaren jaia, igandearekin bat datorren bakoitzean ematen da. Santuaren gurtza apostoluaren hilobia Campo Stellae nekropoli erromatar txikian aurkitu izanaren berria zabaldu ostean sortu zen. Han eliza bat eraiki zuten eta betirako barkamena eta salbazioa lortzeko pelegrinazio-toki gisa ezarri zuten. Santiago, Erroma eta Jerusalem bezala, kristautasunaren toki santurik garrantzitsuenetako bat da.


 

Erdi Aroan zehar, Done Jakue bidea kultura-igorle izan zen, arkitektura-, artisautza- eta kultura-eredu berriak ekarri eta Europa osotik zetozen pelegrinek ibiltzen zuten eta. Ibilbidean zehar ospitaleak, monasterioak, elizak eta ostatuak zituzten hiriak eta herriak sortu zituzten; horietan erromesei aterpea ematen zitzaien, tratamendua gaixoei eta janari apur bat bideari jarraitzeko. XIV. mendeaz geroztik Done Jakue bidea ahaztu egin zen, eta oso gutxi ziren ondorengo mendeetan apostoluaren hiriraino heltzeko ausardia izan zuten erromesak.


 

Compostelako Donejakue katedrala, estilo erromaniko eta gurutze latindar itxurako oinplanoa duena, 1075. urtean eraikitzen hasi ziren, aurreko basilikaren arrastoen gainean eta XII. mendean amaitu, ondoren zenbait zaharberritze pairatu baditu ere. Barnean zilarrez eta harri erdibitxiz estalitako apostoluaren irudia daukan ganbaratxoa dago; tradizioaren arabera, erromes guztiek hara iristean besarkatu edo ukitu egin behar dute.

 

Aberastasun kultural eta artistikoa dela eta, Done Jakue bidea Gizadiaren Ondare izendatu du Unescok, Europako Ibilbide Kulturala Europako Kontseiluak eta Europako Kale Nagusi ohorezko titulua eskuratu du. Xacobeo 93etik, ibilbidea baliabide turistiko gisa indartu egin da, bideak zaharberrituz, aterpetxeak prestatuz eta urtero, mundu osotik datozen milaka erromesek helmugara iritsi arte egiten duten bidea seinaleztatuz.
 

Partekatu zure sareetan