ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

25 ANIVERSARIO DEL ACTA DE ADHESIÓN DE ESPAÑA A LAS COMUNIDADES EUROPEAS

  • Jaulkipen-data: 12/06/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,34 €
  • Tirada: Ilimitada

1985eko ekainaren 12an Espainiako Gobernuak Madrileko Erregeren Jauregiko Zutabeen Aretoan Europako Erkidego Ekonomikoari (EEE) atxikitzeko akta sinatu zuen. Egun horretan bertan Portugalek ere erakunde europarrarekiko atxikimendua sinatu zuen.

30620101

1986ko urtarrilaren 1ean sartu ziren eskubide osoko kide gisa, eta harrez geroztik EEE hamabi kidek osatuta geratu zen: Alemania, Belgika, Frantzia, Holanda, Italia, Luxenburgo, Danimarka, Irlanda, Erresuma Batua, Grezia, Espainia eta Grezia. Hurrengo urteetan beste estatu batzuk sartuz joan ziren, gaur egun osatzen duten 27etara heldu arte. Espainia EEEra sartu eta gero oparotasun ekonomiko- eta herrialdeko azpiegituren garapen-aldi bat etorri zen.


 

Erakundearen hasierako helburuak ekonomian eta merkataritzan oinarritutako merkatu komuna hartu zuen oinarri; urteak joan ahala nazioen batasun bilakatuko zen, pertsona, salgai, ondasun eta zerbitzuen zirkulazio askeaz. 1993an EEEk izena aldatu zuen eta Europar Batasuna (EB) izendapena hartu eta XXI mendean, 500 milioi biztanle inguruko populazioarekin, gizarte-, nekazal-, berrikuntza teknologiko- eta ingurumenaren babesaren inguruko gaiei aplika dakiekeen elkartasun edo kohesio-politika garatzen du. Ikerkuntza eta garapena ere sustatzen ditu, beti bakearen eta askatasunaren premisapean.


 

EBaren lorpen ekonomikorik handienetako bat euroa txanpon bakar gisa hartzea izan zen. 2002 urtean egikaritu zen merkatuan eta gaur egun 16 estatuk dute komunean euroa



 

EBak zenbait erakunde komun dauzka, funtzio espezifikoak betetzen dituztenak; horien artean, nabarmengarrienak Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua, Europar Batzordea eta Batasuneko Justizia Epaitegia. EBko jarduera guztiak ere estatu kideek demokratikoki adostutako hitzarmenetatik eratortzen dira, gizartearen bilakaerari egokitzeko eraldatuz eta eguneratuz joan direnak. Erakundean sartu zenetik, Espainiak lau aldiz hartu du bere gain EBko Lehendakaritza: 1989ko lehen seihilekoa; 1995eko bigarren seihilekoa; 2002ko lehen seihilekoa eta 2010eko lehen seihilekoa. Hauxe txandakako kargua dugu, sei hilabetean behin herrialde kideen artean berritzen dena.

Partekatu zure sareetan