ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

DEPORTES. CÁDIZ C. F.

  • Jaulkipen-data: 10/09/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,34 €
  • Tirada: 315.000
  • Horzduna: 13 ¾ (horizontal) 13 ¼ (vertical)

Kirolak serieko zigilu horrekin, Cádiz Club de Fútbol klubaren sorkuntzaren mendeurrena ospatzen da. Aurten, mendeurren garrantzitsuarekin batera, Kirol Merituaren Errege Ordenaren Ebaluazio Batzordeak Kirol Merituaren Urrezko Plaka eman dio, “erakunde horren kirol-ibilbide aparta onartzeko, modu erabakigarrian eragin baitu Espainiako kirolaren Estatuko eta nazioarteko proiekzioan”.

30920101

Espainiako Futboleko Errege Federazioak 1910eko irailaren 10a jotzen du egungo Cádiz C.F. kluba sortu zen datatzat. Jatorrizko taldea, Cádiz Foot-Ball Club izenekoa, José Rivera y Lora-ren eta hirian futbol-elkartea izateko irrikatzen zeuden zale talde baten ekimen gisa jaio zen. Badirudi garai zailek eta ekonomia- eta kirol-krisialdiek markatu zutela taldea, sortu zenetik. Taldeak, zenbait urtez, Mirandilla C.F. izenarekin jokatu zuen, harik eta 1936ko ekainean behin betiko Cádiz C.F. izena hartu zuen arte.


 

Gerra Zibilaren ondoren eta lehia ofiziala berrabiarazi zenean, Cádiz C.F. taldeak Bigarren eta Hirugarren dibisioen artean ibili zen aldi luze eta zaila hasi zuen. 1977an lehen dibisiora igotzea lortu zuen eta, 1980ko hamarkadan, klubak une gailena izan zuen, harrobiko eta probintziako jokalariz osatutako talde cadiztarrena sortu zuenean. Taldearen historialarekin bat, hamabi denboraldi egon zen Lehen Dibisioan; hogeita hamasei, Bigarrenean; eta hamabi, Hirugarrenean. 1989/1990 denboraldian Errege Kopako sailkapen onena lortu zuen, finalerdietara iritsi baitzen.


 

1955eko irailean, Cádiz C.F. klubak Ramón de Carranza estadioa inauguratu zuen eta, estadioa estreinatzen zela aprobetxatuz, Ramón de Carranza trofeoa sortu zuen, kluberako funtsak biltze aldera. Torneoa Espainiako eta atzerriko talde ospetsuen artean lehiatzen da eta udako ekitaldi ezagun eta maiteenetako bat da. Cádiz F.C. taldeak zazpi aldiz lortu du trofeo baliotsu hori.

Partekatu zure sareetan