ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES

  • Jaulkipen-data: 08/10/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,34 €
  • Tirada: 315.000 de cada motivo

Pertsonaiak seriera hiru izen ezagun gehitu dira, Postako zigiluetan beren balio literario eta gizatiarren konstantzia uzteko.

31020101

Gonzalo Torrente Ballesterrek (Ferrol, 1910 - Salamanca, 1999) Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta irakaskuntzan jardun zuen, Galiziako, Madrilgo eta Salamancako zenbait institututan eta Albany-ko Unibertsitatean (AEB). Zenbait egunkari, aldizkari eta irrati-etxerekin lankidetzan aritu zen. 1943an, bere lehen eleberria argitaratu zuen: Javier Mariño. Autore emankorra izanik ere, 1949an lan narratiboa eten zuen eta Los gozos y las sombras trilogiarekin berrekin zion, XX. mendeko Espainiar literaturaren goi-eleberri gisa ezagutzen denarekin. Trilogia hori El señor llega, Donde da la vuelta al aire eta La Pascua triste liburuek osatzen dute. Hizkuntzaren Espainiako Errege Akademiako (RAE) kide izan zen eta sari handi guztiak jaso zituen, hala nola Literaturako Sari Nazionala, Letren Asturiasko Printzearen Saria eta Cervantes Saria, besteak beste.

31020102

Francisco Ayala (Granada, 1906 – Madril, 2009) 27ko Belaunaldiko idazleetako bat da. Zuzenbide politikoko irakaslea zen Madrilgo Unibertsitatean eta Revista de Occidente eta La Gaceta Literaria aldizkariekin lankidetzan jardun zuen. Gerra Zibilaren ondoren, Buenos Airesen erbesteratu zen. Han eskolak eman zituen unibertsitatean eta, geroago, Puerto Ricoko eta Estatu Batuetako zenbait hiritako unibertsitateetara joan zen lanera. Bere lanean bi etapa bereizten dira. Lehena, gerra baino lehenagokoa, narratiba tradizionala erakusten duena eta bigarrena, gerraren ondorengoa, arazo moralekiko arreta agertzen duena. Errealismo kritikotik hurbil, kontakizun laburrak, eleberria eta saioa landu zituen. Jaso dituen sari ugarien artean, RAEko kide izatea, Cervantes Saria eta zenbait unibertsitatek Doctor Honoris Causa izendatzea daude.

31020103

2009ko ekainean, Indiako eskualde pobreenetako bat den Anantapurren, Vicente Ferrer hil zen. Bartzelonan jaio zen 1920an eta jesuita egin zen, “besteei laguntzeko” ideiarekin. 1952an Indiara joan zen misiolari gisa eta pobre eta behartsuenekin lan egiten hasi zen. 1970an Jesusen konpainia utzi zuen eta Vicente Ferrer Fundazioa sortu zuen. Borondatezko lankideen laguntzarekin, eskolak, ospitaleak, putzuak, urtegiak, hazi-bankuak eta nekazarientzako milaka mikrokreditu- eta laguntza-programa jarri zituen abian, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuz. Bere lan humanitarioa zela eta, Elkartasunaren Asturiasko Printzearen Saria jaso zuen. Bere proiektuek bizirik jarraitzen dute, bere urratsei jarraitzen dioten lankide taldearen laguntzari esker.

Partekatu zure sareetan