ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ESPACIOS NATURALES DE ESPAÑA

  • Jaulkipen-data: 20/05/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,45 €
  • Tirada: 320.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 1/4 (horizontal) y 13 3/4 (vertical)

Espainiako Natura-guneak izenburuko seriearekin espainiar geografiako zenbait eremu babestu ezagutarazten dira, beren balio ekologiko handiarengatik bereziki interesgarritzat jotzen direnak.

40520101

Cazorla, Segura eta Las Villas mendietako Parke Naturala Jaenen ipar-ekialdean dago. Espainiako eremu babestu handiena da eta Europako handienetako bat. Unescok Biosfera-erreserba izendatu zuen 1983an eta Hegaztien Babeserako Gune Berezi, 1988an. Parkearen azalera handiak Cazorla, Segura eta Las Villas mendietan sakabanatzen diren 23 udalerri hartzen ditu barne, biziki paisaia ederrak eratzen dituen erliebe malkartsu eta konplexuan. Parkeko dibertsitate eta aberastasun biologikoa arte, pinu eta miterrengatik bereizten da. Ipuruak, haginak, gurbitzak eta astigarrak erromeroarekin eta bestelako espezieekin batera bizi dira. Fauna orein, ahuntz, basurde eta adarzabalez osatutako azienda handiaz osatuta dago eta, hegaztiei dagokienez, harrapari ugari aurki daitezke, besteak beste sai arreak, arrano beltzak, ugatzak eta sai zuriak.

40520102

Garajonay Parke Nazionalak 3.986 hektarea ditu eta Gomera uhartearen erdian dago. Gainerako Kanariar uharteak bezala, Gomerak jatorri bolkanikoa du eta, hain zuzen ere, horrexegatik sortu ziren kanariar paisaiaren bereizgarri diren roque egiturak. Barietate botaniko nagusia laurisilba-basoa da, hezetasun handia behar duten hosto iraunkorreko orotariko espeziez osatuta egoten dena. Gomeran flora endemikoaren 50 espezieraino aurki daitezke eta horietan ohikoenak txilarrak, ereinotzak eta iratzeak dira. Faunari dagokionez, bertako 150 espezietik gora dago, besteak beste laurisilbako uso deritzona, hontza, argi-oilarra, belatza eta gabiraia. Parke Nazional izendatu zen 1981ean eta Unescok Gizadiaren Ondaretzat jo zuen 1986an, orobat Hegaztien Babeserako Zona Berezi eta Komunitatearen Intereseko Toki izendatu da.

40520103

Doñanako Natura-gunea Huelva, Sevilla eta Cádiz probintzien artean dago. Doñanako Parke Nazionalak eta horren baitan sortutako Doñanako Natura-parkeak osatzen dute. Izena Doña Ana de Silvarengandik hartu zuen, hots, Medinasidoniako dukearen alabarengandik. Europaren eta Afrikaren artean eta Atlantikoaren eta Mediterraneoaren artean duen kokapen geografikoa dela eta, ur-hegazti askoren pasagunea eta hibernazio-tokia da. Doñanako landaredia basoberaz eta padura eta itsas dunetako berezko landarediaz osatuta dago. Espezie babestuen artean eguzki-arranoa eta katamotz iberiarra daude. 200 hegazti-espezietik gora eta zenbait dozena ugaztun, arrain, narrasti eta anfibio bizi dira han. Unescok Gizadiaren Ondaretzat jo zuen 1994an.

Partekatu zure sareetan