ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. Catedral de Segovia

  • Jaulkipen-data: 15/07/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,75 €
  • Tirada: 300.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4
  • Tiradaren ale-kopurua: 300.000 hojas bloque

Segoviako katedralaren lanak 1525ean hasi ziren, Juan Gil de Hontañónen aztarnen arabera, Karlos V.aren erregealdian. Aurreko katedralaren orubean eraiki zen, aurreko katedrala 1520an suntsitu egin baitzuten, Komunitateen gerran. Estilo gotiko beranta du eta, eraikitzen, honako hauek ere parte hartu zuten: aurreko Gil de Hontañónen seme Rodrigok, zeinak gurutzadura eta burukoa diseinatu baitzituen, eta Juan de Guasek, zeinak klaustroan parte hartu baitzuen. Tenplu bikain horren planta eta eraikuntza tradizionalak dira eta hiru nabe eta kontrahormetan kokatutako kaperak ditu; kaperak edertasun eta balio artistiko handiko burdina forjatuzko hesiarekin ixten dira. Katedralaren gurutzaduran kupula handi bat dago, orobat giroladun burukoa eta zazpi kapera poligonal. Kanpotik ikusita, oso ederra eta monumentala da, pinakuluek, ostiko-arkuek eta 90 m inguru neurtzen dituen dorre dotoreak nabarmentzen duten moduan. Horiek guztiek ganga-formako barnealde arin eta dotorea inguratzen duen multzo liluragarria osatzen dute.

40720101

Katedralak ondare artistiko baliotsua du, beiratez, egikera bikaineko hesiz eta koroko aulkiteria gotiko flamigeroaz osatuta; azken horren albo bietan, bi organo barroko eta Juan de Juniren Pietatearen erretaula daude. Francisco Sabatiniren Altar Mayor lanaz gainera, kapera apartak ditu, hala nola Santísimo Sacramento, José de Churrigueraren erretaula baliotsu bat duena; Descendimiento kapera, non Gregorio Fernándezen Kristo etzan bat nabarmentzen baita; San Andrés kapera, Ambrosio Bensonen triptiko flandestar bat duena; Santiago-koa, Pedro de Bolduqueren erretaula barroko bat duena, non Sánchez Coello eta Alonso de Herrerari egotzitako pinturak baitaude; San Antón kapera, Vallejo Vivanco-ren erretaula barroko bat, Pedro Vallek egindako santu baten tailu bat eta Francisco Herranz-en pinturak kontserbatzen dituena. Gainera, beste kapera batzuk ere badaude: Pietatea, San Cosme eta San Damian, San Gregorio, Kontzepzioa, San Blas, Kristo etzana eta Santa Barbara. Horiei Katedraleko Museoan gordetzen diren Berrugueteren, Van Orleyren eta Sánchez Coelloren lan garrantzitsuak gehitzen zaizkie.

Partekatu zure sareetan