ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ESPACIOS NATURALES DE ESPAÑA

  • Jaulkipen-data: 15/09/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,45 €
  • Tirada: 320.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 13 ¾ (vertical)

40920101

Ordesa eta Monteperdidoko Parke Nazionalak 15.608 hektarea inguruko azalera hartzen du Huescan. Han, 3.300 m-ko altitudea gainditzen duten mendateek goi-mendien azpian geratzen diren ibarrekin kontrastatzen dute, hala nola Ordesa, Añisclo, Escuaín eta Pineta ibarrekin. Dibertsitate geologiko hori dela eta, zenbait paisaia eta landaredia mota desberdin daude. Hala nola, zona altuak biziki idorrak dira eta paisaia hostotsu eta ugaria da, berriz, ibarretan. Espezie endemikoen artean Pirinioetako atxaparra eta errege-koroa daude. Basoetan, pagoak, urkiak eta pinuak daude eta, ibaiertzetan, berriz, sahatsak eta lizarrak, besteak beste. Faunari dagokionez, erraza da sarrioak, marmotak, sai arreak eta eguzki-arranoak ikustea. Desagertzeko arriskuan daude espezieen artean, ugatza eta basoilarra daude.

40920102

Tenerife uhartearen erdian, 18.990 hektareako azalerarekin, Teideko Parke Nazionala dago. Espazio babestua galdara handi batez osatuta dago. Galdara hori kono bolkanikoz, laba-koladaz eta roke ezagunez mugatuta dago eta horren gainean dago Teide sumendia. Klimatologiari dagokionez, urte osoko hezetasun baxua eta prezipitazio urriak nabarmentzen dira. Parke Nazional hori Europako goi-mendi subtropikaleko zona bakarra da. Urteko garaiaren arabera, Teide elurrez estalita egon daiteke, neguan, lorez estalita, udaberrian, edo idor, udan. Espezie botaniko adierazgarrienen artean Teideko isatsa, kodesoa, Teideko bioletak eta tajinaste gorria daude, 3 m-ko altuera izatera irits daitekeena eta kolore gorri biziko lore ñimiñoak dituena. Faunari dagokionez, txonta urdina, belatz gorria, kanarioa, sugandila iluna eta zenbait saguzar-barietate daude.

40920103

Sanabriako Aintzirako Parke Nazionala Zamora probintzian dago eta Iberiar Penintsulako glaziar-jatorriko aintzira handiena da. Parkeak aintzira, Cabrera eta Segundera mendateak eta 29 udalerri barne hartzen ditu. Parkea Tera ibaiak zeharkatzen du eta erliebe malkartsua du, izotzaren erosioak eraginda, eta sakanak, urmaelak eta morrerak aurki daitezke. Altitude handietan, eskobonalak eta txilarrak hazten dira eta aintziraren inguruan, ametzak, gorostiak eta haginak. Animalien artean, otsoa, lepazuria, igaraba eta basurdea daude, orobat arrano beltza, zapelatz liztorjaleak eta belatz handiak. Interes Naturaleko Gune deklaratu zen 1946an eta, 1978an, Parke Natural gisa birkalifikatu zen.

Partekatu zure sareetan