ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Instrumentos musicales. Saxófono tenor

  • Jaulkipen-data: 24/02/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,45 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Horzduna: 13 3/4

Correos-ek saxofoi tenorrari buruzko zigilu honekin, Musika tresnak izeneko bilduma bati ekin egin dio. Aipatutako bilduma beste tresnetako irudiak adierazten dituen beste hiru igorpenekin osatzen da, besteak beste: tronpeta, tronpa eta bonbardinoa.

50220101

Saxofoi hitza Belgikako Antoine Joseph Sax (Adolphe Sax izenarekin ezaguna) musika tresnen asmatzaile eta fabrikatzailearengandik sortu zen. Horrek klarinetearen soinuan akatsak atzeman ondoren eta horiek gainditzeko tematuta, 1840. urte inguruan, tresna hau asmatu zuen, haize-egurrezko familiaren tresnen barruan. Sax-ek, saxofoia eraiki ondoren, metalezko tresna baten indarra eta egurrezko baten gaitasunak izatea lortu nahi zuen. Saxofoia (baita saxo izenekoa ere) letoiez egina dago. Musika tresna koniko honek ahoko bat du kana bakun batekin, klarinetearena bezalakoa. Sortzen duen soinua dela eta, haize-metalezkoen barruan ordez, haize-egurrezkoen barruan sailkatu zen, soinu-uhinak kana kulunkari baten bidez sortzen direlako eta nota desberdinak jotzeko giltzak ireki eta itxi behar direlako. Jules Massenet konpositore frantsesak tresna hau orkestrako musikan sartu zuen, bere operetako batzuetan. Saxoa ere, beste musika tresnak bezala, bilakatuz joan da denboraren poderioz eta aurreko XX. mendeko 20 eta 30. urteen artean nabarmen nagusitu zen jazz eta musika klasikoan.



 

Mihi bakuneko tresnen artean klarinetea, klarina, kanako gaita eta pordoiak aurkitzen dira, baita saxofoia ere. Azken hura, soinuaren arabera, sopranoa, altua, baritonoa eta tenorra izan daiteke. Saxofoi tenorra da, hain zuzen ere, zigilu honetan irudikatzen dena. XX. mendeko pieza hau, Malagako Musika Museo Interaktiboko musika tresnen bildumakoa da (MIMMA).

Partekatu zure sareetan