ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PATRIMONIO MUNDIAL. Úbeda y Baeza

  • Jaulkipen-data: 15/04/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 49,8 x 33,2 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 12
  • Zigiluen posta-balioa: 0,45 €
  • Tirada: 324.000 de cada motivo
  • Horzduna: 12 3/4

Correos-ek, zigilu biren bitartez, 2003an Ubeda eta Baeza bere hiri-dualtasun eta kultura-batasunarengatik “Gizadiaren Ondare” izendatu izana dakar gogora. Izendapen hori Unesco-ren aitorpen garrantzitsua dugu, Munduko Ondarearen zerrenda luzea areago luzatzen duena; bertan aitortzen diren tokietatik 41 Espainian daude. Ubedari dagokionez, zigiluak Dorreen Etxeko errenazimenduko patioaren irudia agertzen du, eta Baezako Jabalquinto jauregiaren etxaurre gotikoa.

50420101

Jaengo Ubeda eta Baeza hirien itxuraketak arabiarren menderakuntza-arotik (IX mendea) eta Errekonkistatik (XIII mendea) dator. Denbora joan ahala, eta Errenazimendua etorrita, bi hiriek ere hiri-eraldaketa garrantzitsua pairatu zuten. XVI mendeko aldaketa urbanistiko honek Italiatik zetozen arkitektura-ikuspegi eta ideia humanistak Espainiara heldu izana izan zuen oinarri.

50420102

Ubeda musulmanen menderakuntza-aldiak iraun artean gotorleku garrantzitsua izan bazen ere, eta iragan hartatik arkitektura-aztarna garrantzitsuak gorde izanagatik, Losal-aren atea edo harresi-inguruaren beste arrasto batzuk esaterako, erromaniko eta gotiko estiloen adibide nabarmenen modura, XVI mendean lortu zuen, esan bezala, errenazimenduko distirarik handiena, Carlos I eta Felipe IIren erregealdietan. Loraldi horretako testigantza apartak, ederrak eta bitxiak geratu zaizkigu, Davalos Kondestablearen, Kateen, Bussianos, Mancera-ko Markesaren, Vela de los Cobos-en, Camarero Vago-ren eta Guadianako Kontearen jauregietan, besteak beste; Sacra Capilla del Salvador eta Hospital de Santiago bezalako eliza eta komentuetan, baita bestelako eraikin eta monumentu barroko eta plateresko aipagarri batzuetan ere.


 

Ubedatik gertu den Baeza hiriak ere multzo artistiko eta arkitektoniko baliotsua du. Izatez, Santa Cruz eliza erromaniko berantiarra da eta Jabalquinto jauregi ederra gotiko flamigerokoa, aurrekoaren modura distirarik handiena XVI mendeari eta Errenazimenduari zor badie ere. Garai hartatik betirako geratu dira Harategi Zaharra, Merkatu Zaharreko plaza arkupeduna eta Unibertsitate Zaharra; horiei Casa del Pópulo platereskoa eta Balcón del Concejo barrokoaren moduko eraikinak gehitzen zaizkie, baita beste monumentu aipagarri zenbait ere.

Partekatu zure sareetan