ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ESPACIOS NATURALES DE ESPAÑA

  • Jaulkipen-data: 19/07/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,45 €
  • Tirada: 320.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 13 ¾ (vertical)

Espainiako Naturaguneei buruzko seriean hiru parke nazional azaltzen dira, oso ezaugarri orografiko eta ekosistema desberdinak dituztenak.

50720101

Europako Mendien Parke Nazionala Asturias, Kantabria eta Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoetan hedatzen da. 64.660 hektareako gainazala du, Europako Mendien ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko mendiguneen artean. Mendi altuenetan, 2.600 metroko altueran, non Naranjo de Bulnes, Peña Vieja edo Torrecerredo ospetsuak baitaude, neguko hotzetara egokituta dauden sasiak bakarrik hazten dira. Beherago larrediak daude eta, altuera txikiagoan, urkien barietate bat, haritzak, gaztainondoak eta pagoak. Parkeko animalien artean, sarrioak, hartzak, otsoak, orkatzak, oreinak eta azeriak daude, orobat arrano beltzak eta sai arreak. 1995ean parke nazional izendatu zuten.

50720102

Monfragüeko Parke Nazionala Plasencia eta Trujillo udalerrien artean dago (Cáceres) eta 18.000 hektareatik gora hartzen ditu. Harkaitz eta haitz handiekin batera, parke horretan baso eta sastrakadi mediterraneo adierazgarriak daude. Eremu laiotzetan, oihanpe itxia dago, gurbitz, gogortxu eta txilarrez osatuta dagoena, non artelatzak, erkametzak eta antzeko zuhaitzak ere bizi baitira. Eguteran, arteak, basolibondoak, txarak, erromeroa eta izpilikua daude. 250 ornodun-espezietik gora daude. Horien artean, sai beltza, sai zuria, eguzki-arranoa, arrano beltza, ontza eta zikoina beltza nabarmentzen dira. Ugaztunen artean, basurdea, orkatza, oreina, katamotza, katajineta eta basakatua daude. 2007an parke nazional izendatu zuten.

50720103

Granada eta Almeria probintzien artean, 70 udalerriren baino gehiagoren lurrak hartuz, Sierra Nevadako Parke Nazionala dago, 86.208 hektareako gainazala duena. Altuera-diferentzia dela eta (300 eta 3.484 m bitartean), goi-mendiko, basoko eta erriberako ekosistemen barietate handia dago. Altuera handienetan mendi horietako espezie bakarrek bizirauten dute eta, jaisten garen heinean, ipuru- eta piornal- zuhaixkak agertzen dira. Mendi-magaletan haritzak, pinuak, arteak eta miterrak hazten dira. Hegazti harraparien artean, arrano beltzak, hontz handiak eta Bonelli arranoak daude. Ugaztunen artean, basahuntzak nabarmentzen dira, baita azkonarrak, azeri eta basakatuak ere. Ibaiertzetan, berriz, hegazti, narrasti eta anfibio ugari aurki daitezke. 1999an parke nazional izendatu zuten.

Partekatu zure sareetan