ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FAROS 2010

  • Jaulkipen-data: 20/09/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 115,2 x 105,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,64 €
  • Tirada: 300.000 hojas
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 13 ¾ (vertical)

Itsasargien igorpenean, sei zigilu daude Avilés (Asturias), Punta Cumplida (La Palma uhartea), San Cibrao (Lugo), Punta de La Polacra (Almeria), Ciutadella (Menorka uhartea) eta Huertas-ko (Alacant) itsasargiei eskainita. Horien guztien dorre eta eraikinak irudikatzen dira kaier txiki honetan.

50920101

Avilés-ko itsasargia, San Juan gisa ere ezagutzen dena, Avilesko errioaren sarrerako ekialdeko ertzean dago, San Juan de Nieva eremuan. 1863an hasi zen funtzionatzen eta 1927an elektrifikatu zen. Dorre tronkopiramidala da, eraikin bati atxikita dagoena. Itsas mailaren gainetik 40 m altxatzen da eta 15 m-ko altuera du oinarritik puntu goreneraino. 20 itsas miliako helmena du.


 

Punta Cumplida itsasargia La Palma uharteko mutur iparraldekoenean dago, haizealdean. 1867ko apirilaren 1ean hasi zen funtzionatzen. Harlanduzko dorre zilindrikoa da eta 33 m-ko altuera du, gutxi gorabehera. Kupulak 7 m-ko diametroa du.


 

San Cibrao itsasargia Cervo-n dago, Lugo iparraldean. 1864an eraiki zen eta granitozko dorre koniko bat du. Itsas mailatik 37 m altxatzen da eta 8,80 m, berriz, lurretik. 9 miliako helmena du eta argi zuri finkokoa da. Horrekin batera, 1979an, 14 m-ko helmena zuen zerrenda belzdun itsasargi zuri bat eraiki zuten, ekipo elektrikoz hornituta zegoena.


 

Punta La Polacra itsasargia Nijar-en dago (Almeria), Los Lobos dorrea deritzonaren gainean instalatuta. Azken hori XVIII. mendeko talaia bat da, itsasargiaren idulki gisa balio duena. 1991ean eraiki zen, 14 m-ko altuera du eta 14 itsas miliako helmena du.


 

Ciutadella itsasargia Menorka uhartean dago. Dorre zuri bat da, zerrenda beltzekin, eta eraikin bati erantsita dago. Plano fokalean 21 m-ko altuera du eta 13 m-ko euskarria. Gauean, helmen nominala 14 itsas miliakoa da.


 

Cabo de Huertas (Alacant) 1856az geroztik ari da funtzionatzen eta La Albufereta eta Playa de San Juan auzoen artean dago. Dorre zirkular zuri bat eta gainjarritako hiru gorputz ditu; horien gainean, itsasargiaren gailu optikoa eta argiteria daude.

Partekatu zure sareetan