ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMERIDES

  • Jaulkipen-data: 11/10/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 315.000
  • Horzduna: 13 ¾ (horizontal) 13 ¼ (vertical)

Efemerideak serieko zigilu berri batek Iberoamerikako Errepubliken Independentziaren Berrehungarren Urteurrena oroitzen du; hori nazioarteko oroitza da, Amerikako herrialdeek eta Espainiak sustatzen dutena.

51020101

Amerikako kolonia espainiarren independentzia-prozesua barne- eta kanpo-izaera zuten zenbait gertakarik eragin zuten, zeinak bai metropolian eta bai autonomia bilatzen zuten kolonietan gertatu baitziren. Hala, zenbait faktore egon ziren gertakari hori sustatzen, besteak beste: Espainiako Napoleonen aurkako gerran gertatu zen hutsunea, herrialdean nagusitzen ziren ideia liberalak eta Iberoamerikako klase pribilegiatuenek beren egoera aldatzeko eta independentzia lortzeko zuten nahia. Berrehun urte geroago, eta lankidetzako eta elkarren laguntzako izpirituak sustatuta, Espainiako eta Iberoamerikako bederatzi herrialdetako (Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguay eta Venezuela) Gobernuek independentzia-prozesua oroitzen dute. Horretarako, Berrehungarren Urteurrena Taldea sortu da. Horrek, 2009 eta 2011 urteen bitartean, jarduera koordinatuak gauzatzen ditu herrialdeetan loturiko gaiei buruz, eztabaida, argitalpen eta jaialdien bidez. Aurreikusitako ekintzen artean, jazoera ospatzen duten herrialdeetan posta-zigilu bat igortzea dago.

Berrehungarren Urteurrena Taldea 2007an sortu zen Santiagon (Txile) eta han ezarri ziren funtzionamendurako oinarriak. 2008an, bilera gehiago egin ziren Sucren (Bolivia), Quiton (Ekuador) eta Mexiko DFn. Azken horretan gomendatu zen taldea hedatzea “Nazioen Komunitate Iberoamerikarreko herrialde guztien atxikipen askea” sustatzeko.

Espainiarentzat independentzia prozesua historikoki horren garrantzitsua izan zelako eta Iberoamerikarekin mantentzen duen lotura dela eta, Berrehungarren Urteurrena Taldera atxiki zen, oroitza lagunduz.

Zigiluan hamar herrialdeen banderak irudikatzen dira, orobat Berrehungarren Urteurrena Taldeak sortutako logotipoa, “200 libre eta elkartu” (“200 libres y unidos”) inskripzioarekin

Partekatu zure sareetan