ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

MODA ESPAÑOLA

  • Jaulkipen-data: 15/10/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado con microrelieve
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 49,8 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 150 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,34 €
  • Tirada: 300.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 12 ¾ (vertical)
  • Tiradaren ale-kopurua: 300.000 hojas bloque

Manuel Pertegaz jostun ospetsuari eskainitako bloke-orri honekin, Moda espainiarra serieak sortzaile nabarmenenetako bat oroitzen du.

81020101

Manuel Pertegaz Olban jaio zen (Teruel) eta sekretuan gordetzen du bere jaiotze-data zehatza, batzuek 1917an kokatzen dutena. 10 urterekin Bartzelonara joan zen bizitzera familiarekin eta, bi urte geroago, ikastun gisa lanean hasi zen jostundegi batean. Bizkor deskubritu zuen emakumezkoentzako modan zuen interesa eta, 1942an, goi mailako joskintzako bere lehen lantegia ireki zuen Bartzelonan. Urte horretan bere lehen bilduma aurkeztu zuen, bere karrera luzean mantendu duen estilo dotore eta originalak bereizten zuena. 1948an denda inauguratu zuen Madrilen eta 1954an, bere goi mailako joskintza Estatu Batuetan aurkeztu zuen, New Yorkeko, Bostongo, Atlantako eta Philadelphiako dena onenetan. Harvard Unibertsitateko “Joskintzaren Oscarra” jaso zuen. Hiru urte geroago, Kairon, Venezian, Londresen, Santiagon (Txile) eta Kopenhagen aurkeztu zituen bere bildumak. Urte horretan, Christian Dior bat-batean hil zenean, Parisko enpresaren ardura hartzea proposatu zituen, baina eskaintzari uko egin zion, Espainiako goi mailako joskintzan jarraitzeko. 1960ko hamarkadan, nazioarteko errekonozimendu handia jaso zuen Mexikoko eta New Yorkeko azoketan, non kritikariek bere sorkuntzen originaltasuna nabarmendu baitzuten. 1970eko hamarkadan prêt-à-porter-a iristea erraz onartu zuen jostunak, eta goi mailako joskintzarekin batera jardun zuen horretan.

Bere karreran, Pertegazek sari ugari jaso ditu, besteak beste: Madrilgo Complutense Unibertsitateko Urrezko Domina, Dekorazio Arteen Sustapeneko Domina, Bartzelonako Udalaren Meritu Artistikoaren Urrezko Domina, Diseinu eta Modako Sari Nazionala eta Urrezko Ohorezko Orratza, zalantzarik gabe, Espainiako modako sari entzutetsuena dena. 2004an, Asturiasko Printzesaren ezkontza-soinekoa diseinatzea eta egitea enkargatu zioten.

Bloke-orrian, honako hauek agertzen dira, hondo arrosaren gainean: boli koloreko zetazko ehun landuzko ezkontza-soineko bat, tantoak, barku-eskotea eta besapeetan nesga duen mahuka japoniarra dituena. Tafetan gris argizko eta zilarrezko lamé harizko jostun-jantzia, hegal, lepoko eta eskumutur bilduekin eta estalkiekin poltsikoetan. Lore-motiboz estanpatutako tafetanezko koktel-soineko bat, eskote biribildua duena aurrealdean eta pikoa, berriz, bizkarraldean. Azkenik, parpaila beltzezko koktel-soineko beltz bat, lore-sortak dituena satin zurizko hondoaren gainean. Jantziak Madrilgo Jantzien Museoko funtsen zati dira.

Partekatu zure sareetan