ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ALIANZA DE CIVILIZACIONES. Emisión conjunta España-Turquía

  • Jaulkipen-data: 18/10/2010
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 150 x 105,6 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,64 €
  • Tirada: 310.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾ (horizontal) y 13 ¼ (vertical)
  • Tiradaren ale-kopurua: 310.000 hojas bloque

2005eko uztailaren 14an, NBEko Idazkari Nagusi Kofi Annanek iragarri zuen Zibilizazioen Aliantzaren helburua gizarte islamikoak eta mendebaldetarrak banantzen dituen arraila ixteko Nazioarteko Komunitatearen engaiamendua sustatzea zela. Proiektu horrek gizarteak parte hartzeko beharrari erantzuten dio, bai maila instituzionalean eta bai zibilean, munduko bakea mehatxatu dezaketen aurreiritziak, pertzepzio okerrak eta polarizazioa gainditzea ahalbidetzen duten zubiak eraikitzeko ahaleginean.

91020101

Aliantzaren helburua indarkeria sustatzen duten etsaitasunezko kontzepzioek sortutako arazoak saihestea da. Halaber, zatiketa horiek konpontzeko lankidetza sustatzen saiatuko da. Azken urteetako jazoerek elkarrenganako ulermen-falta argia utzi dute agerian mundu islamikoaren eta mendebaldetarraren artean eta, giro hori, gizarte guztietako estremistek beren alde erabili dute. Zibilizazioen Aliantza indar horien aurkako koalizio gisa sortzen da eta elkarren sinesmen erlijiosoak eta tradizioak errespetatzeko helburua du, esparru guztietan, osasunetik hasi eta segurtasuneraino, elkarren mende dagoen mundu batean. Ekimena, jatorrian, Espainiako gobernuaren presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok sortu zuen eta 2004ko irailaren 21ean aurkeztu zuen, NBEaren 59. Asanblada Orokorrean. Espainiako eta Turkiako gobernuek aldeztu zuten, zeinak Aliantzaren lanak finantzatzeko funts bat ezartzeko hasierako ekarpenak egiteko hitza eman baitute. Hortaz, Zibilizazioen Aliantza Nazio Batuek 2007ko apirilaren 26an onartutako programaren izena da, Ban Ki-moon Idazkari Nagusi zenean. Aliantzako Nazio Batuen Goi Ordezkari gisa Jorge Sampaio izendatu zuten.

Aliantzaren programak, NBEak bere gain hartu baino lehen, Turkiaren babesa jaso zuen eta herrialde horretan, Espainiarekin batera, bi zigiluren baterako igorpena egiten da aurten.

Partekatu zure sareetan