ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PATRIMONIO MUNDIAL. Alhambra de Granada

  • Jaulkipen-data: 12/05/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: Circular
  • Bloke-orriaren tamaina: 104,5 x 150 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ½ circular
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

Alhambrak eta Generalife Jauregiak osatzen duten multzoa “Gizadiaren Ondarea” izendatu zuen UNESCOk 1984an. Bloke-orri bat Alhambrari eskainita dago, eta bertan Alhambrako gela eder eta apainduetako bat erreproduzitu da. Bestalde, zirkulu-formadun seiluak bi euroko moneta imitatzen du, eta erdian Lehoien Patioaren irudia agertzen da. 1994an, UNESCOk Albayzin auzoa ere Gizadiaren Ondarea izendatu zuen.

10520111

Alhambra Granadako ekialdean, al-Sabika mendixkan eta Darro ibaiaren ezkerraldean dago. Dauden datuen arabera, Sawwar ben Hamdun 889. urtean Alhambrako Gotorlekuan –Alcazaban– babestu zen, Granada barne hartzen zuen Kordobako kaliferria ahultzen ari ziren borrokak zirela-eta. XIII. mendean, Mohamed I.a Nazariar lehen erregea heldu zenean, Alhambra errege-egoitza bihurtu zen; garai horretan hasi zen Alhambraren unerik distiratsuena, hain zuzen ere. Bikaintasun hori gero eta gehiago handitu eta aberastu zuten ondorengoek, jauregiak, bainu-etxeak, dorreak, ateak eta harresi-esparruaren zabalkuntzak eraikita.

Arabiarrek Espainia menderatu zuteneko garai luzean sortu zen arkitekturaren aztarna ezin hobeto adierazita dago Alhambrak, Generalifeak eta Albayzinek osatzen duten ondare aparta eta paregabean. Bereziki, Alhambraren barruan eta esparru harresituan Gotorlekua ez ezik, Nazariar Jauregia ere dago; eta horiek hainbat dorrek babesten dituzte. Dorreak, besteak beste, hauexek dira: Beilarena, Kapareena, Armena, Bolborarena, Sultanaren emaztearena, Omenaldiarena, Damena, Oratorioarena, Tontorrena, Kadiarena, Infantena, Gatibuarena, Zazpi Lurretakoa eta Urarena. Gune harresitu zabaleko eraikinekin eta lorategiekin batera, beste monumentu garrantzitsu batzuk ere badaude: esaterako, Karlos V.aren Jauregia, zein Errenazimenduko arkitekturaren adibide ederra baita. Pedro Machuca arkitektoaren gidaritzapean egin zen. Enperadoreak agindu zuen bertan zegoen multzo arkitektonikoaren aztarnen gainean jauregia eraikitzeko, Alhambrak bere baitan gordetzen dituen altxorrak bertatik bertara miresteko asmoz.

Partekatu zure sareetan