ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EXFILNA 2011. VALLADOLID

  • Jaulkipen-data: 01/10/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,84 €
  • Tirada: 280.000 hojas
  • Horzduna: 13 ¾ (horizontal)

Espainiako Filatelia Erakusketa (EXFILNA 2011) Espainiako filateliaren erakusketa garrantzitsuenetako bat da eta, ekitaldi horrekin, zigilu-bildumazaletasuna bultzatu eta sustatu nahi da. 49. edizio hau Valladoliden egingo da eta, hor, irailaren 30a eta urriaren 8a bitartean, Cúpula del Milenium pabilioian jasoko dira erakusketaren edukiak, Postaren eta FNMTren standez gainera. EXFILNAren edizio berri honetarako, ohikoa den moduan, bloke-orri bat igorri da. Horren motiboa, bai zigiluan eta bai orrian bertan, Valladoliden eta Milurtekoaren plazan instalatu den Cúpula del Milenium egoitzaren airetiko bista bat da.

11020111

Cúpula del Milenium kupula Figuerasko Enríc Ruiz Geli arkitektoaren eta bere taldearen proiektu bat da, hasiera batean Zaragozako 2008ko Erakustaldirako sortu zena eta han egon zena instalatuta. Zaragozako Erakustaldia itxi ondoren, Valladolideko Udalak 1.500 m2-ko pabilioi hori erosi egin zuen helburu kulturaletarako, erakusketetarako, helburu sozialetarako eta kiroletarako erabiltzeko. Pabilioi hori eraikin enigmatiko bat da. Alegia, zirkularra da eta gainazala eguzki-izpiak islatzen dituen eta, gauez, barruko argiteria agerian uzten duten EFTE gardenezko puzgarriz estalita du.

Kupula arkitekturara aplikatutako planteamendu organiko/teknologikoetatik diseinatu zen eta Valladoliden Pisuerga ibaiaren bi ertzak integratzeko helburua duen hiri-espazio handi batean instalatuta dago. Kupula edo pabilioi horretan egingo da EXFILNA 2011, Espainia mailako 49. edizio lehiakorra, zeina, oraingo honetan, Valladolideko Filatelia eta Numismatika Taldeak antolatu baitu.

Partekatu zure sareetan