ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER

  • Jaulkipen-data: 08/03/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,80 €
  • Tirada: Ilimitada

Urtero martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunarekin batera, oroitzapenezko zigilu bat igortzen da, emakumeek gizarteko arlo guztietan berdintasuna lortzeko egin diren aurrerapenak nabarmentzeko.

20320111

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzearen ideia XIX. mendearen bukaeran sortu zen, baina ez zen XX. mendera arte ospatu, nazioarteko erakundeak emakumeen eta horien eskubideen aldeko borroka-egun bat aldarrikatzen hasi ziren arte. Ideia horren harira, 1910ean, Kopenhagen Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra bildu zen eta, han, bertaratutako guztiek aho batez onartuta, emakumearen nazioarteko eguna deklaratu zen.

1911ko martxoaren 19an, Emakumearen Nazioarteko Eguna lehen aldiz ospatu zen Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Horietan, bozkatzeko eskubidea, kargu publikoak betetzeko eskubidea, lan egiteko eskubidea, lanbide-heziketarako eskubidea eta lanean bereizkeriarik ez jasateko eskubidea eskatzeko mitinak egin ziren. 1913an, Errusiako emakumeek bakearen aldeko mugimenduekin ospatu zuten eguna, Lehen Mundu Gerra baino pixka bat lehenago. 1917an, jadanik gerra betean, berriro mobilizatu ziren “ogia eta bakea” eskatzeko. Haien aldarrikapenei esker, bozkatzeko eskubidea lortu zuten.

Azken ehun urte hauetan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren mugimenduak Nazio Batuen babesa jaso du, orobat emakumeen eskubideen alde, berdintasunaren, justiziaren, garapenaren eta bizitza politikoko partaidetzaren alde egindako lau biltzarrena. Data ofiziala martxoaren 8an ezarri zen.

Dena den, emakumeen egoerak gizonarekiko bereizkeriazkoa izaten jarraitzen du munduko toki askotan; hori dela eta, nazioarteko erakundeek emakumeen eskubideen alde egiten jarraitzen dute.

Europar Batasuneko herrialdeetan asko lan egiten da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen. Espainian, 2007an, lege bat atera zen gai horri buruz; horren arabera, enpresak derrigortuta daude bereizkeria saihesten duten neurriak hartzera. Berdintasun Legearekin engaiamendua duten enpresen lana sustatzeko eta eskertzeko bereizgarri bat sortu da lanean, antolaketa-ereduetan, zerbitzuetan, produktuetan eta publizitatean berdintasuna aplikatzeagatik nabarmentzen diren enpresetarako. Horren leloa: “Berdintasuna enpresan”, da zigiluan adierazten dena.

Partekatu zure sareetan