ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMERIDES

  • Jaulkipen-data: 17/06/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,80 €
  • Tirada: 300.000

Ogasun Publikoaren Arkitektoen Kidegoa sortu zenetik 105 urte bete diren honetan, Madrilgo Alcalá kalean dagoen eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitza den Sabatiniren eraikinaren atal bat irudikatzen duen zigilu bat igortzen dugu.

20620111

1893ko abuztuaren 5eko Aurrekontuen Legearekin, gaur egun Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa ezagutzen duguna sortu zen. Legea garatzen zuen arautegiak zergaren kudeaketa teknikari eskudunei egotzi zien.

Horrela, ezagutza juridiko eta fiskal espezifikoak dituzten arkitektoek jabetza higiezina ikertzera eta ebaluatzera deitzeko beharra ezarri zen, eraikin eta orubeetan lortutako datuekin erregistro objektibo bat finkatzeko (Katastroa).

1906ko ekainaren 24an Errege Dekretu bat onartu zen, Arkitektoak Ogasun Publikoaren zerbitzuan, Arkitekturako tituludunen eta hiri-jabetzen zerga-tratamenduan espezializatutakoen kidego tekniko eskudunean, sartzea arautzeko.

Hurrengo urteetan, Ogasun Publikoaren zerbitzura zeuden Arkitektoen Kidegoaren zenbait arautegi organiko onartu ziren. Horietan, hiri-jabetzaren ikerketako eta zerga-balorazioko funtzio espezifikoak zehazten dira. Horiek, Arkitektoen lanbidearen berezko funtzioekin batera, Ogasuneko Arkitektoen jarduera profesionala ezaugarritzen dute.

Ogasun Publikoaren zerbitzura dauden Goi-mailako Arkitektoen Kidegoa Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dago eta 400 profesionaletik gora ditu Estatu osoan banatuta.

Ogasun Arkitektoa, beharrezkoak diren Arkitekturaren esparru guztietan Estatuko Administrazio Orokorrari laguntzeaz gainera, higiezinak zerga-gaietarako baloratzean eta zerga-iruzurra ikuskatzean eta kontrolatzean espezializatuta dagoen teknikari bat da.

Partekatu zure sareetan