ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. Catedral de Albarracín

  • Jaulkipen-data: 15/07/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,84 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾

Katedralen igorpen-serieak bloke-orri bat eskaintzen dio Albarracingo Salbatzailearen Katedralari. Zigiluak kanpandorrearen bista bat irudikatzen du eta orri-blokea katedral-multzoaren eta inguruko eraikinen ikuspegi panoramiko batekin osatzen da.

20720111

Teruelgo Albarracin udalerria Guadalaviar ibaiaren ertzean dago, 1.171 metroko altitudean. Teruel-Albarracin diozesiari dagokio eta hiria Monumentu Nazional deklaratu zuten 1961eko ekainean.

Nahiz eta Albarracingo Katedrala aurretiazko tenplu erromaniko baten hondakinen gainean dagoen, gaur egun ezagutzen dugun Errenazimenduko eraikina 1530 inguruan hasi zen eraikitzen, Gaspar Jofré de Borja apezpikuak aginduta, eta 1595 inguruan bukatu zen, Martín Terrer Valenzuela apezpiku zela. Azken horrek eraikiarazi zuen kanpandorrea. Katedral-multzoa eraikitzen Quinto Pierres Vedel maisuak eta Martín de Castañeda maisuak hartu zuten parte. Haiei zor zaizkie, hurrenez hurren, estalkiaren eta zenbait kaperaren eraikuntza eta koroaren eta tenpluaren buruaren eraikuntza. Nabe bakar bat du eta burua abside poligonal batez osatuta dago. Apezpiku Jauregiarekin komunikatzeko balio duen klaustro bat du eta, bai Katedrala eta bai klaustroa asko aldatu zituzten XVIII. mendean, gaur egun duen itxura barrokoa emateko. Eraikinak sartzeko bi ate ditu eta, barnealdean, nabarmentzekoak dira Aldare Nagusia eta erretaula, Katedralari izena ematen dion Salbatzaileari eskainita daudenak. Gainera, Magdalenaren, San Antonio Abadearen, San Sebastianen, Arimen, Santa Anaren eta erretaula barrokoa eta Ama Birjinaren irudi bat dituen Pilaren kaperak ditu, orobat San Joan Bataiatzailearen kapera, hori ere aldare barrokoarekin. Halaber, nabarmentzekoak dira koroa, aulkiteria gotiko-manieristarekin, eta Ezpeleta eta Juan Lopezek egindako klaustroaren portada, baita Sorkunde Garbiaren kapera ere.

Katedralaren Museoa Apezpiku Jauregi zaharrean dago eta han tapizak, pinturak, kalizak, prozesio-gurutzeak, liburuak, jantziak eta gurtzarako eta ekitaldi erlijiosoetarako beste objektu sakratu batzuk daude.

Partekatu zure sareetan