ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

VALORES CÍVICOS

  • Jaulkipen-data: 18/02/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,35 €
  • Tirada: Ilimitada

Ezintasuna duten pertsonak babestea, Errespetua Sarean, Segurtasun-uhala eta Mantendu garbi zure hiria dira Gizabidezko Balioei eskainitako seriea osatzen duten lau gaiak.

40220111

Pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasunez berdintasun-baldintzetan gozatu behar dute ezintasuna duten pertsonek. Hori dela eta, gobernuek sustatu, babestu eta ziurtatu egin behar dute ezintasuna duten pertsonek eskubide horiez gozatzen dutela. Nazio Batuen Erakundeak, Ezintasuna duten pertsonen eskubideei buruzko batzarrean, zenbait printzipio orokor ezarri zituen eta, horien artean, hauek nabarmentzen dira: haien duintasuna eta banako autonomia errespetatzea, ez bereiztea, aukera-berdintasuna bermatzea, gizartean erabat eta modu eraginkorrean barne hartzea eta ingurune fisikoaren irisgarritasuna.

Errespetua Sarean Europar Batasunak parte hartu duen gaietako bat da; izan ere, etxeko sarea erabiltzean izan behar den jokabideari buruzko legeak atera ditu. Ekimenak, batetik, ahalegin intelektualek eta enpresa-ahaleginek sortutako egile-eskubideak babestera zuzentzen dira; eta, bestetik, sarearen erabilera Informazioaren Gizartearen plataforma gisa erabiltzera bultzatzera. Ardura, tolerantzia eta errespetua kontuan hartu beharreko termino nagusiak dira.

Ibilgailu batean igotzen garenean segurtasun-uhala lotzea guztiok egin dezakegun aukera onena da. Segurtasun-uhala erabiltzearen helburua talka baten efektua murriztea eta ibilgailutik kanpora irtetea saihestea da eta, horrela, bizitza asko salbatzea. Zirkulazioari buruzko Legean ezarritako arauekin bat, segurtasun-uhala erabiltzea derrigorrezkoa da, bai gidariaren eta kopilotuaren kasuan eta bai atzean eserita doazen bidaiarien kasuan. Halaber, ezartzen da atzeko eserlekuetan bidaiatzen duten hiru urtetik beherako haurrentzat haien tamaina eta pisurako homologatutako euste-sistema bat erabili behar dela.

“Ez ahaztu, hiri garbiago baten alde” zigilu honetan adierazten den mezua da eta agerian uzten du hiria garbi mantentzearen garrantzia. Bizi garen tokia eta erlazionatzen garen espazioa errespetatu egin behar dituzte herritar guztiek eta bizikidetza-jarraibideak izatea beharrezkoa da. Zabor-edukiontziak birziklatzeko aurreikusitako arauekin bat erabiltzea, horma eta ateetan ez margotzea, paperontziak erabiltzea eta kaleak garbi mantentzea herritarren betebeharretako batzuk dira.

Lau zigiluak Jesus Sanchez-en estudioan diseinatu dira.

Partekatu zure sareetan