ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUVENIA 2011

  • Jaulkipen-data: 12/04/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,65 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 ¾

Gazteen Filateliaren Erakusketa Nazionala (JUVENIA 2011) Granadako Santa Fe herrian antolatuko da edizio honetan. Erakusketa apirilaren 12tik 17ra bitartean izango da, eta Santa Feko Pósito eraikinean ezarriko dute.

40420111

JUVENIA bi urtez behin antolatzen da; eta XXII. edizio hau, aurrekoak bezala, gazteen bildumazaletasun filatelikoan gertakari garrantzitsuena da. Erakusketarekin batera, programaren baitan beste hainbat kultura-ekimen egingo dira: tailerrak, seminarioak eta bildumazaletasun filatelikoa piztu eta sustatzeko jarduerak.

Granadako Sozietate Filatelikoak eta Numismatikoak antolatu du JUVENIA 2011. Ohikoa denez, erakusketa lehiakorra da, eta bertan parte har dezakete 10 eta 21 urte bitarteko gazteek, baldin eta FESOFIko (Espainiako Sozietate Filatelikoen Federazioa) erakunde filateliko federatuetako bateko kideak badira. Horrez gain, gonbidatu den federazioko gazteek ere parte har dezakete; hartara, parte-hartzaileak bildumazale espainiarrak eta frantsesak izango dira.

2011ko Gazteen Filateliaren Erakusketa Nazionalak, aurreko edizioek bezala, seiluen mundu liluragarria, hezitzailea eta anitza gazteei ezagutarazteko erronka du, gazteak baitira etorkizuneko bildumazaletasun filatelikoen muinak. JUVENIAn haien bildumekin lehiatzeaz gain, gazteek XXII. ediziorako antolatu diren kultura-ekintza guztietan parte har dezakete: filateliari buruzko hitzaldietan, bisita gidatuetan, bai eta seiluak aurkezteko ekitaldietan ere.

Santa Feren iraganeko hiru egun hauek bereziki garrantzitsuak dira, historian betiko aztarna utzi baitute: 1491ko urriaren 2an bukatu zituzten herria berreraikitzeko lanak, urte bereko uztailaren 14an sute batek errausturik utzi baitzuen; 1491ko azaroaren 25ean sinatu ziren Granadako Kapitulazioak, Granada emateko; eta Errege Katolikoek Kristobal Kolonekin 1492ko apirilaren 17an sinatu zuten Santa Feko Kapitulazioen dokumentua, horren emaitza Amerikaren aurkikuntza izan zen. Hiru gertaera horiek Santa Fe La Real herrian izan ziren, hain zuzen ere. Ondorengo mendeetan bertako herritarrek pribilegio zenbatezinez gozatu zuten, eta Espainiako Urrezko Mendean hiribildu garrantzitsuenetariko bat izan zen. Horren lekuko dira Santa Fen dauden komentuak eta kabildoa.

Seiluan erreproduzitu diren elementuek Kapitulazioak eta Santa Fe herriaren iragan historikoa eta harrigarria gogoratzen dituzte; horrez gain, logotipoak eta JUVENA 2011Erakusketari buruzko testuak agertzen dira.

Partekatu zure sareetan