ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. Catedral de Tarazona

  • Jaulkipen-data: 08/11/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,84 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

Tarazonako Ortuko Gure Amaren katedralak, hasiera batean Hidriako Gure Amarena deitu zenak, orri-bloke bat du. Horretan, tenpluaren alboko bista bat irudikatzen da, perspektiban, gurutzaduraren gainean dagoen zinborioa nabarmentzen duena; zigiluan, berriz, dorrearen ikuspegi panoramiko bat ageri da.

41120111

Katedralaren lanak 1162an hasi ziren, baina ez zen 1235era arte sagaratu. Jaime I.a Konkistatzailearen erregealdian tenplua hedatu egin zen eta XIV. mendean nabarmen hondatu zen, Bi Pedroen Gerra deritzona zela eta. Gero, Katedrala berreraiki egin zen. Hartara, mendeetan zehar zenbait lan jasan zituenez, estilo gotikoko, errenazimenduko eta estilo mudejarreko elementu arkitektoniko adierazgarriak eta berezkoak agertzen ditu.

Gurutzaduradun hiru nabe ditu, burualde erdizirkularra du eta girola bat du, albo-kaperekin. Horiez gainera, lau angeluko planta duen klaustro bat du, XVI. mendeko izardun gurutzeria-gangarekin, orobat elementu gotiko eta mudejarrak dituen dorre bat, XIV. eta XVI. mendeen artean eraiki zena.

Barnealdean, nabarmentzekoak dira zinborio mudejarra, 1546 inguruan Alonso Gonzálezek errenazimenduko moduan apaindu zuena, orobat nabe zentrala eta izardun gurutzadura-gangaz estalitako besoak. Horiez gainera, azpimarratzekoa da errenazimenduko motiboak dituen pulpitua, Pedro de Cerdeñak 1506an egin zuena. Pieza horiei XVIII. mendearen bukaerako organo bat gehitzen zaie, baita erretaula Nagusia ere, Ortuko Gure Amari eskainita dagoena. Azken hori Diego Martínez eskultoreak eta Jaime Viñola mazoneroak egin zuten.

Kanpoaldean, nabarmentzekoa da, jadanik aipatu dugun kanpandorreaz eta zinborio mudejarraz gainera, arkupe nagusia, 1577an eraiki zena eta 1788an berregin zena. Hori gurutzaduraren iparraldeko besoan dago eta hor dago, halaber, San Pedro, San Pablo, San Atilano, San Gaudioso Tarazonako apezpikua, Karitatea eta Bertuteak sinbolizatzen dituzten kariatideak irudikatzen dituen portada interesgarria. Lan horiek guztiak Bernal del Fuego eskultorearen lana dira.

Partekatu zure sareetan