ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CINE ESPAÑOL

  • Jaulkipen-data: 26/04/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado la hoja bloque, Offset el sello
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,84 € hoja bloque, 0,35 € el sello
  • Tirada: 280.000 hojas bloque, 300.000 sellos
  • Horzduna: 13 ¾ (horizontal) 13 ¼ (vertical) hoja, 13 ¾ sello

Jaulkipen honekin –bloke-orri batez eta zigilu batez osatua bera–, Espainiako zinema serieak Goya sarien 25. urteurrena eta 2010eko Pelikularik Onena saria oroitzen ditu.

50420111

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak urtero Goya sariak ematen ditu, zinema-kategorietako profesionalik onenak goratzeko asmoz. Izan ere, sari horiek sortu ziren ospe handiko profesional batzuek Espainiako zinema-industria beste herrialde batzuetakoarekin parekatu nahi izan zutelako. Honako hauek beste nazio batzuetan ematen dituzten antzeko sariak dira: Hollywoodeko Oscar saria, Berlingo Hartza, zinema frantsesaren Cesar sariak edo Veneziako Lehoia.

50420112

Aurten, Goya sarien zilarrezko ezteiak ospatze aldera, lehenbiziko aldiz Madrilgo Errege Antzokian antolatu da zeremonia. Bertan, 28 estatuatxo eman zizkieten zinema-profesional onenei eta nabarmenei, zinema mundua osatzen duten espezialitate tekniko eta artistiko guztiak kontuan hartuta. Horrez gain, Ohorezko Goya ere eman zuten, bizitza osoa zinemari eskaini diotenen gorazarre.

Bloke-orria Goya sarien 25. urteurrenari eskaini zaio; eta horrekin batera, mende honen lehen laurdenean Ohorezko Goya jaso dutenak gogoratu dira. Produktore, gidoigile, argazki-zuzendari, zinemagile eta aktore saridunen izenak zinemaren elementu esanguratsu batzuen gainean agertzen dira.

Pelikularik Onenaren saria Pa negre pelikulari, Agustí Villaronga-k zuzendu duenari, eman diote. Katalanez filmatuta dago, eta Kataluniako nekazal gizartean gerraren ostean bizi izan ziren urte latzen historia kontatzen du. Gerra galtzaileen bandoko haur baten begiradatik, pertsonaien emozioak eta sentimenduak zein gerraren ondorioak pixkanaka deskubritzen dira. Pelikulak bederatzi estatuatxo jaso ditu, eta haietako batzuk honako Goya sari hauek izan dira: zuzendari onena, emakumezkoen aktore protagonista onena, argazki zuzendari onena, bigarren mailako emakumezko aktore onena eta aktore berri onena, besteak beste.

Partekatu zure sareetan